martes, 6 de octubre de 2015

2 BATX. 3. testua. MENDIZABAL-en DESAMORTIZAZIOA (1836) iruzkinduta

. 
4. Mendizabalen Desamortizazio Dekretua   iruzkintzeko galderak
BM ERREGINA GOBERNADOREARI EMANDAKO AZALPENA

Andere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea soilikzorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da; hildako aberastasuna berpiztea da; industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea da; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea da; aberria zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea da; azken batean, ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da. Ez da merkataritzako espekulazio hotza, ezta kreditu eragiketa ere (...); animazio, bizi eta zorioneko elementua da Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, bere politika pizkunderako osagarria da.

Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudan dekretuak, zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du eta beharrezkoa da bai bere joeran, bai bere helburuan eta bai emaitza hura lortzeko erabiliko dituen bitartekoetan, jabe familia oparoa sortzeko goi mailako ideian lotzea eta bat egitea eta haren gozamenak eta existentzia batez ere goi mailako instituzioen erabateko garaipenean bermatzea.
Madrilgo Gazeta, 1836ko otsailak 21

a)Testuaren kokapena : ,jatorria,kokapena,mota,edukia,egilea, data eta tokia,hartzailea eta asmoa.

Testuko parrafo hauetatik atera dezakezu.
“Madrilgo Gazeta, 1836ko otsailak 21”
Andere, BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudandekretuak, …Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da,..”

3. testua. MENDIZABAL-en DESAMORTIZAZIOA (1836)
a-KOKAPENA-Testu historiko, politiko, ekonomiko eta publiko, lehen mailakoa da. Idazlea, Juan Alvarez Mendizabal(Ogasun ministroa) Egilea:Mendizabalek (Isabel II) Mª Cristinari adierazi zion.Mendizabal,gobernu progresistaren Ogasun ministroa da eta desamortizazioa aurrera eraman zuen.eta hartzailea  Espainiako eliztarrak nagusiki dira. Testu mota:Desamortizaziodekretuari  buruzko informazioa Mª Cristinari emateko egina  ,berak sinatzeko;, gero Madrilgo Gazetan herritar guztientzat argitaratutakoa bete zedin . Data, 1 836ko otsailaren 21 eta gaia da klero erregularren ondasunen desamortizazioa.  Helburua: desamortizazioaren beharra eta zekartzan alde onak azaldu zituen. Horrez gain, desamortizazio prozesuak zer ekarri behar zuen ere azaldu. zion.


b)Testuaren definizioak:hildako aberastasuna, zor publikoa,amortizazioa,nazioaren jabegoa:     
·         Hildako aberastasuna: Esku hilaren menpe zeuden lurrak ziren(eliza), gutxi eta txarto landuak zirenak eta saltzea eta erostea debekatuta daudenak.
·         Zor publikoa: Zor publikoa estatu batek partikular eta beste estatu edo erakundeekiko dituen zorren multzoa da
·         Amortizazioa: 1- (E.Z.)Saldu ezineko  lurrak dira,esku hilen jabetzapekoak.2-Kasu honetan estatuaren zorra kitatzeko errenta nahikoa izango da.
       Nazioaren jabegoa: Estatuaren menpe dauden jabetzak dira.

b-IDEIA NAGUSIAK:Mendizabalek egin zuen Desamortizazioaren definizio labur bat. Desamortizazio prozesuak zekartzan alde onak azaltzeko. Aurkeztu zizkion helburu ekonomikoak: esku hildako aberastasuna berpiztea, industrietako eta kanaletako oztopoak kentzea eta zor publiko handiaren kopurua murriztea. Baita helburu politikoak ere aurkeztu zizkion: Aberria zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea, Ordenaren eta askatasunaren ikurra zen Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea. Helburu ekonomiko-sozialak: zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea, ilustratuek lortu nahi zuten bezala, eta jabeen familia oparoa goi mailako instituzioen erabateko garaipenean oinarrituta.
  
Parrafo nagusi bi :
1-Andere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea soilik;
-
-
-

2- Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko
-
-
-
c)Testuaren inguru historikoa
1-Zer prozesu irekitzen da  erregina honekin?
C-Testu-inguru historikoa: 1833an Fernando VII hil zenean, estatu liberala behin betiko ezarri zen.
2-Zein da  garai honetako errege-erregina eta zein da bere kronologia?
"BM.Andere.......…Isabel II.aren tronu gorenarekin"
 Eta Isabel II.a Espainiako erregina eta ere ama ,Kristina,erreginaordea
4-Zein talde politikoak hartzen du boterea 1833an?eta zergatik?
-Berdinak dira 1836an boterean daudenak?Zeintzuk dira beraien  helburu politiko-ekonomikoak?
zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea da"
Garai honetan liberal progresistak dira  boterean.Helburua liberalismo politiko ekonomikoa ezartzea da partidu liberalen eskutik.
3-Espainiar erreinuko  guztiak ados daude egoera honekin?Zerk egin zuen eztanda arrazoi horregatik?Non borrokatzen ari dira?

PROGRESISTEKIN :Arlo guztietako arazoak izugarrizkoak izan ziren: lehenengo gerra karlistan murgilduta, diru eza eta zor-publiko handiak, Ogasunaren porrota, sistema politiko berria eta Isabel II.aren tronua finkatu gabe,…
Lehenengo gerra karlistan  Isabel IIa erregina izatearen aurka zeunden  Karlos M. Isidroren jarraitzaileak(karlistak) eta gerra karlistak eztanda egin zuen.Liberalak Isabel II.aren aldekoak ziren. 
56-Zergatik ateratzen dira ondasunak salmentara?Zeintzuk dira salmentara ateratzeko argudioak(politiko-ekonomiko-soziala)?
"zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du"
-HELBURUA:Dirua lortzea izan zen desamortizazioaren helburu nagusia Godoyren garaitik. Zor publikoa ezabatzea eta Ogasunaren  egoera larria konpontzea izan zen helburua.Mailegu berriak lortu behar ziren hartzekodunei ordaintzeko eta gerra karlistarako  dirua lortzeko, baina ezin ziren lortu aurreko zorrak ordaindu zuten bitartean.Amerikako herriek independentzia lortuz  handik ez zetorren ondasunik.

" jabe familia oparoa sortzeko goi mailako ideian lotzea eta bat egitea eta haren gozamenak eta existentzia batez ere goi mailako instituzioen erabateko garaipenean bermatzea."

Politikoki bozkatzaile gehiago lortzen ahalegindu ziren.

Nola egin zen salmenta prozesua?Nortzuk izan ziren erosleak?Nortzuk ezin zuten erosi?
"Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea"
-1836ko dekretuaren bidez, kleroaren ondasunak nazionalizatu edo desjabetu  ondoren lurrak enkante publikoan saldu zituzten. Ordainketa dirutan edo zor publikoan egin zitezkeen.Helburua izan zen lur jabegoaren egitura aldatzea eta, ondorioz, lurraren errendimendua handitzea. Gainera, lurjabe ertainen klase bat sortuko zen.
"hildako aberastasuna berpiztea da"
Maiorazgoaren legearen bidez maiorazgoa ezabatu zen eta lurrak merkatura atera ziren.

7-Zein izan zen desamortizazioaren jatorria?XVIII.mendeko ilustatuen ideiak azaldu.
"zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da"
-Jatorria:jatorri Ilustratua dute :Nekazal Erreformarako txostena.Hau gertatu baino lehen jabegoaren egitura, Maiorazko Legearen (1505) ondorioz, oso berezia zen. Lurren jabeak: noblezia (maiorazko eran: seme nagusiak ondasunak oinordetzan, ez zen lur horietako jabea gozamendua besterik ez baitzuen, eta ezin zituen saldu, lurra lotuak izan zirelako; honi esker, nobleek ondasun gehienak gorde zituzten), eliza (esku hildako eran: ezin zituen saldu, amortizatuak egon baitziren), udalak (2 motakoak: auzo ondasunak herritarrek erabili ahal zituzten ordaindu gabe; berezko ondasunak, alokatu ahal zituzten udalari ordainduz).
Jabetzaren antolakuntza aldatzean, gizarte kapitalista sortuko zen. Jabeak mugarik gabeko eskubidea behar zuen ondasunak (lurrak) aske erabiltzeko (jabetza pribatua ezinbestekoa izan zen liberalentzat); hau lortzeko, maiorazkoa desagertu behar zuen eta Elizaren pribilegioak ere desagertu behar. 
8-Gobernuak lortu zituen bere helburuak?edo Zeintzuk izan ziren ondorioak? Zer gertatu zen gobernu horrekin?

-ONDORIOAK:Estatuarentzat oso inportante izan zenEstatuak diru sarrerak gehitu zituen, ogasun zorra murriztu ahal zuen eta, ondorioz, Ogasunak sinesgarritasuna berreskuratu zuen mailegu berriak eskatzeko). Ez landutako lurra lantzeak produkzioa handitu zuen eta aurreko egoeran baino errendimendu handiago nekazaritzatik lortu zuten,landaketaren espezializazioa Andaluzia,Valencia baina ez zen IRAULTZARIK eman; eta auzo lurrak saltzean erabiltzeko eskubidea galtzeagatik, behe nekazarien bizi baldintzak okertu ziren,jornalari bihurtuz.Goi mailako burgesia eta nobleziak lur gehienak eskuratu zituzten ,latifundio handiak sortuz Espainiaren hegoaldean.
Nork hartu zuen boterea 1837an?
Haustenkunde ondoren liberal moderatuak boterea lortzen dute.

8-Aipatu lehenengo desamortizazioaren garaiak.
9-Zeintzuk dira  ondoren egiten diren desamortizazioak ?Espartero,MADOZ....

-Desamortizazioak XVIII.mendearen bukaeratik hasi ziren , eta ondorengo ezagunena MADOZ ena izango da eta lur komunalak hartu zituen.

d)Testuaren garrantzia garaia ulertzeko
Zein prozesu ekonomiko berria ireki zen testu honekin?
Zein arlo ekonomikoan eta nola aplikatu zen aldaketa hori?
d-LEGE HONEN GARRANTZIA: Desamortizazio honek Estatu liberal (ekonomikoa eta politikoa)ezartzen lagundu zuen:jabetza eskubidea eta askatasun ekonomikoa lortuz.Elizak ondasun zati bat galdu zuen eta Estatuak diru-laguntzak mantentzeko eman zizkion(moderatuekin). Enkante publikoetan lurrak saltzeak ez zuen aldatu nekazarien bizi baldintzak, horiek erosi ahal izan ez zituztelako. Burgesiak, berriz, lurrak erosi zituen eta noblezia antza eta baloreak hartu zituen.

WIKITEKA
Liburua  eta wikipediatik informazio atera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario