viernes, 28 de septiembre de 2012

2 batx.1 testua . Cadizko Konstituzioaren iruzkina galderekin


1. Cadizko Konstituzioa
Fernando VII.a, Jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren konstituzioaz Espainiako errege denak eta, haren faltan eta gatibutasunean, Gorte Nagusiek eta bereziek izendatutako Erregetzako erregeordetzak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorte beraiek honako hau agindu eta berretsi dutela: 

1. art.
 Espainiako nazioa bi hemisferioetako espainiar guztien batasunada. 

3. art. Subiranotasuna nazioan dago eta, arrazoi beragatik, nazioari bakarrik dagokio funtsezko legeak ezartzeko eskubidea
. 
8. art. Espainiar ororen betebeharra da estatuko gastuetan bere ondasunen arabera laguntzea. 
12. art. Espainiako
 erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra da eta izango da, egiazkoa den bakarra. Nazioak lege jakintsu eta bidezkoekin babesten du eta beste edozein praktikatzea debekatzen du. 

14. art. Espainiako gobernua monarkia moderatu heredagarria da. 
15. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta erregeak dute. 
16. art.
 Erregeak du legeak betearazteko ahalmena. 
17.
 art. Auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko ahalmena legeak ezarritako auzitegiek dute. 

371. art. Espainiar guztiek dute
 euren ideia politikoak idatzi, inprimatu eta argitaratzeko eskubidea, argitalpenaren aurreko lizentzia, berrikuspen edo onarpenik gabe, legeak xedatutako mugapen eta erantzukizunen pean.
Cadizen, 1812ko martxoaren 19an

CADIZKO KONSTITUZIOA

a) Testuaren jatorria,mota,edukia,egilea, ,data,jasotzailea ,kokapena,asmoa.




CADIZKO  KONSTITUZIOAREN   IRUZKINA
a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):.
1812ko Konstituzioko zenbait artikulu dira. Konstituzio hori Cádizko Gorteek aldarrikatu zuten, 1812ko apirilaren 19an. Testu hori jotzen da Espainiako lehen konstituziotzat; izan ere, Baionako Estatutua, be­rez, gutun aitortua izan zen. Testu juridikoa da, beraz.Testua historikoa da eta espainiako nazioari zuzenduta dago.

Definizioak:
Konstituzioa:Estatu baten oinarrizko legea:gobernu mota ,eskubideak eta askatasunak arautzen ditu.
Gorteak:botere legegilea duen ganbera eta gizonezko sufragioz hautaturiko diputatuek osatzen dute.
monarkia konstituzionala:Estatu bateko burua erregea izatea  baina konstituzioaren legepean.Bere boterea betearalea eta legegilearen zatia.
Herriaren burujabetasuna:
Botere banaketa,
Gizonezkoen sufragio unibertsala,
b)Testuaren ideia nagusiak :

b.Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:
1812ko Konstituzioak 384 artikulu ditu. Elizako diputatuen eragi­nagatik eta Espainiako tradizioan erlijioak izandako garrantziagatik, konstituzio horretan Estatuaren konfesionaltasuna aldarrikatzen da (12. art.), eta «beste edozein erlijio praktikatzea» debekatzen da. Testu horretan hautatutako artikuluetan, sistema konstituzionalaren oinarrizko printzipio hauek ageri dira:
·   Subiranotasuna nazioari dagokio, eta banaezina da (1., 2. eta 3. art.).
·   Oinarrizko eskubide eta askatasunen defentsa (4. eta 13. art.).
·   Legearekiko berdintasuna eta Estatuaren gastuetarako ekarpenak egiteko betebeharra (8. art.).
·   Gobernu mota: monarkia konstituzional «moderatua» (14. art.).
·   Botereen banaketa: Gorteak eta erregea -Iegegilea-, erregea -be­tearazlea- eta justizia-auzitegiak -judiziala- (15., 16. eta 17. art.).
·   Estatuaren konfesionaltasuna: erlijio katolikoa soilik onartzen da
(12.art.).
1. tituluan -Espainiako Nazioa eta espainiarrak-, hau aldarrikatzen zen: subiranotasun nazionala; botereen banaketa; eta oinarrizko eskubide politikoak, hala nola askatasun zibila, prentsa-askatasuna eta jabetza -eskubidea. Eskubide horiek «bi hemisferioetako» espainiarrei zegoz­kien, hau da, Amerikakoei ere bai. Monarkia oinordetzakoa zela ezar­tzen zen, baina ez absolutua: erregeak konstituzioaren zina egin eta bete egin behar zuen; horrek haren botereak mugatzen zituen.
Konstituzio horretan, beste alderdi garrantzitsu bat jaso zen: ordez­karitza probintzia bakoitzeko biztanle kopuruaren araberakoa zen, ez estamentuen araberakoa. Sufragioa, bestalde,gizonezkoen unibertsala zen. Horrez gain, banaketa probintzien arabera egitea eta probintzia-di­putazioak eratzea aurreikusten zen.

             c- Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu  
               historikoan ezartzea:

 TESTUAREN GARAIA
Zein da bukatzen den garaia eta hasten den berria?

Gorteak 1810eko irailean zabaldu ziren. Orduan hasi zen Antzinako Erregimenaren krisia. Fernando VI Ia bitan saiatu zen Cádizen urte ho­rretan hasitako iraultza geldiarazten. Baina 1833an erregea hil zenean, han egindako erreforma-programa sendotu egin zen.Honek erregimen liberalaren lehenengo urratsa suposatu zuen.Liberalismoaren bidez monarkia konstituzionala,botere banaketa ,gizarte berdintsua eta ekonomiaren askatasuna ezartzea ekarri zuen.Guzti hori  Ilustratuen ideiak gauzatzea baino ez zen izan

ZERGATIAK

Nork hartzen du erregearen ordezkaritza?
Batzorde Zentral Gorenak hasieran eta gero,Erregetzaren Erregeordetzak.

Antzinako Erregimenaren krisia
1808ko maiatzean Independentzia Gerra hasi zenean, herrietako eta probintzietako juntak eratzen hasi ziren. Frantsesen aurkako erresis­tentzia antolatzeko sortu baziren ere, berehala botere handia lortu zuten, eta afera publikoak kudeatzen zituzten. Probintzietako Juntek ordezkariak bidali zituzten, Junta Zentral Gorena eratzeko; Junta Zentral horrek junten defentsarako ekintzak koordinatzeko eta he­rrialdea gobernatzeko funtzioa zuen. Baina ez zen gai izan gerra zu­zentzeko, eta ez zuen Gorteetarako deia egin, nazioaren ordezkariek beren antolamenduaz eta etorkizunaz erabakitzeko.




Independentzia Gerra: hasiera, bilakaera eta ondorioak
Nor izan zen erregea garai honetan? Zer gertatzen zaio?

Karlos IV.aren monarkiak arazoak zituen, eta herrialdeko egoera eze­gonkorra zen. Hori baliatuta, 1808an Napoleonek Espainia inbaditu, tronua bereganatu, eta herrialdea anexionatu zuen; gainera, Europan zehar hedatzen jarraitzeko asmoa zuen. Napoleonek Baionara joate­ko eskatu zien Karlos lV.ari eta Fernando Vll.a oinordekoari; abdikatu egin zuten biek. Napoleonek anaia izendatu zuen Espainiako errege:
Josef La. Baionan Gorteetarako deia egin zuen, errege berria hura zela berresteko eta Espainiarako konstituzio bat egiteko. Orduan, milaka frantses soldadu Espainia okupatzen hasi ziren.
Zeintzuk dira aldi berean ematen diren gertaerak?
 Independentzia gerra
Baionako abdikazioen ostean, frantsesen aurkako altxamenduak hasi ziren, klase pribilegiodunek ez baitzuten gaitasunik izan botere­ hutsunea kudeatzeko eta herrialdea antolatzeko. Herri xehearen klaseek juntak eratu zituzten, hasieran herrietan, altxamendua anto­latzeko. Junten funtzio nagusia armamentua kudeatzea eta defentsa antolatzea zen, baina berehala eguneroko aferetan esku hartzen hasi ziren, ez baitzegoen haien gaineko agintaritzarik. Lehenengoz, afe­ra publikoak herritarren esku zeuden, eta subiranotasun nazionala gauzatu zen, Gorteek beren lehen dekretuan aldarrikatutakoari jarraituz.
Espainia frantsesen mende egon zen bitartean erakunde berri ho­riek eratu izana funtsezkoa izan zen herrialdeko bilakaera politikora­ko. Izan ere, gerra-egoeran eta erakundeen krisialdi horretan, herri­ oinarriko erakunde-sistema eraiki zen, behetik gora, herritarren bo­rondatea kontuan hartuta. Tokiko juntek lehenik eta probintzieta­koek gero zergak bildu zituzten, dirua sortu zuten eta eguneroko bi­zitzako afera ugari kudeatu zuten, Independentzia Gerraren garaian. Beraz, subiranotasun osoz jokatu zuten, eta jabetzen ziren nazioaren botere subiranoa gauzatzen ari zirela.
Espainiaren mendeko Amerikako kolonien emantzipazio-prozesuaren hasiera.
Amerikako kolonien emantzipazio-prozesuaren aurrekari nagusiak bi izan ziren: Estatu Batuen independentzia (1776-1783) eta 1789ko Frantziako Iraultza. Kreolek -espainiarren Amerikako ondorengoak ­bere egin zuten bi prozesu horietan sortutako pentsamendu iraul­tzailea. XVIII. mendearen amaieratik aurrera, ezinegona areagotu egin zen kolonietan, erreforma fiskalengatik eta kreolak kargu publikoeta­tik kanpo uzten zituztelako.
Kreolen gutxiengo batek soilik zekien ideia liberalen berri. Baina 1808an Espainian izandako gertaeren ondoren, sortu berri zen mu­gimendu iraultzaileak indarra hartu zuen; mugimendu hori ez zen bateratua izan, baina urte gutxian, Amerika osoan hedatu zen; Ca­racasko eta Buenos Airesko kabildoak izan ziren lehenak indepen­dentzia aldarrikatzen. Mexikon, ordea, gizarte-iraultza egin nahi izan zuten, eta berehala erreprimitu zuten. Antillek, berriz, Espainiako Ko­roarekiko leial izaten jarraitzea erabaki zuten. Amerikako gainerako lekuetan, pixkana, bat egin zuten metropoliaren aurkako borroka horretan, eta 1824ra arte iraun zuen.
Egile batzuen ustez, gerra hori porrot egindako iraultza izan zen; izan ere, gizarte-desberdintasunak eta gutxiengo kreolaren mendera­kuntzak bere horretan iraun zuten. Kreolek hiru helburu lortu nahi zituzten: independentzia politikoa, erregimen errepublikanoa eta merkataritzarako askatasuna; haien ikuspegitik, beraz, iraultza arra­kastatsua izan zen.


Non biltzen dira eta zein da diputatuen  joera politiko nagusia?


Diputatuak hautatzea eta Cádizeraino iristea oso konplexua izan zen; horregatik, une hartan Cádizen zeuden hainbat probintziatako pertsonak hautatu zituzten diputatuak ordezkatzeko; haietako asko Iiberalak ziren,ilustratuak eta absolutista ugari ere bazeunden.
Zeintzuk dira ezabatzen diren legeak edo...?
Inkisizioa,jaun feudalen eskubideak....

Zein  da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak
Liberalismoa da eta bere ezaugarri nagusiak konstituzioarenak dira
Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?
       Gorteen lan nagusia 1812ko Cadizko Konstituzio zabala idaztea izan zen eta  bere
    oinarriak hauek ziren:
nazioaren burujabetasuna (Gorteetan ordezkatua)Nazioa:legedi berdinaren menpekoak nazioa osatzen dute.Hauteskundeetan gauzatzen da:diputatuak hautatuz  aginpide banaketa -aginpide betearazlea (erregea), legegilea (Gorteak+erregea) eta judiziala (justizia epaitegiak).
Gobernu mota: monarkia konstituzional «moderatua» da.
Ordezkaritza eskubidea gizonezkoentzako zeharkako sufragio unibertsalez aukeratutako diputatu batzuek eskuratu zuten.
Eskubide eta askatasunak:legearen aurreko berdintasun juridikoa, inprimatze askatasuna hezkuntzarako eskubidea.Askatasun ekonomikoa Legearekiko berdintasuna eta Estatuaren gastuetarako ekarpenak egiteko betebeharra ,Zergak ordaintzea.
Estatuaren konfesionaltasuna: erlijio katolikoa soilik onartzen da eta hau diputatu absolutistek inposatu zuten.
Ez zion aipamenik egiten foru erregimenari, ez zituen foruak ez berresten ez indargabetzen.


Definizioak:konstituzioa:  ,Herriaren burujabetasuna: botere banaketa,gizonezkoen sufragio unibertsala,
Ondorioak
Nola bukatu zen liberalismoaren esperimentu hau?

Cadizko konstituzioaren ezaugarriak :analisian
Britainia  Handiaren  laguntzaz  gerra  1813ko  ValenÇayko Itunaz bukatu zen. Fernando  VIIa Espainiara itzuli zen  eta Cadizko Konstituzioari zin egin bazion ere ,gero  ezabatu egin zuen .Erabaki horren ondoren Espainiako erreinua absolutismora  itzuli  zen. 

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:
 Konstituzio honek  Erregimen Zaharraren krisiari  hasiera eta Erregimen    zaharra bukatzeko eta liberalismoa ezartzeko bidea ireki zuen.
 XIX. mendeko liberalismoa ezartzeko lehenengo  hastapenetan zegoen   eta ,ondoren,zailtasun handiak ekarriko ditu.

2 batx.2 testua PERTSIARREN MANIFESTUAREN IRUZKINA


2 testuaPERTSIARREN AGIRIA
3. Testua  .Pertsiarren manifestua  iruzkintzeko galderak
JAUNA: 
Antzinako pertsiarren ohitura
 zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztorenesperientziak ondorengoarekiko leialagoak izatera behartu zitzaten.Espainia BMri hala izateko ez zuen behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hauEspainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…) 

Monarkia absolutua
 (…) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago:konkista-eskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea);horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (…). 

Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (…) Xede horrekin
 bil daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala (…): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak eta Gorte berriek kontuan har ditzatela haren deuseztasuna, injustizia eta desegokitasunak (...)
Madrilen, 1814ko apirilaren 12a

 EGILEA: ELENE URQUIJO  2D BATXILERGOAN 2010/2011

a)Testuaren sailkapenari begira
a)Testuaren jatorria,mota,edukia,egilea, ,data,jasotzailea ,kokapena,asmoa.


Pertsiarren manifesta, jatorri aldetik lehen mailako iturria da, hau da, garai jakin bateko dokumentua, "Madrilen, 1814ko apirilaren 12a". Gorteko diputatu absolutistak egilek direla honako esaldi honetan ikus dezakegu: "BMri arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari izaerarekin sinatzen dutenak dira".
Testu zirkunstantziala da forma aldetik, eta eduki politikoa du.
Hartzailea erregeari (Fernando VII) zuzenduta egon arren, herrian izango du eragina, ondorio publikoa izango du Cadizko konstituzioa ezabatzen duenean, hori baita testuaren asmoa. Cadizko konstituzioko lege guztiak bertan behera uztea eta Erregimen Zaharra berriz ezartzea nahi zuten diputatu absolutistek.

b)Testuaren ideia nagusiak eta hitz garrantzitsuak:
Hiru paragrafo bereizten dira:
Testuan hainbat ideia nagusi azpimarratu beharra dago. Parrafo bakoitzeko ideia nagusi bat azpimarratuko dut:
- 1.parrafoa: Espainaiko egoera pertsiarrenarekin alderatu eta erregea gatibu egon den sei urteetan anarkia egon dela diote.
- 2.parrafoa: Monarkia absolutua defendatzeko hainbat arrazoi: arrazoia eta adimena; jainkoaren legearen araberakoa denez, justua da; subirano absolutuak jatorri jainkotiarra du.
- 3.parrafoa: Cadizen eginiko guztia deuseztatu eta foruak, usadio eta ohiturak berrezartzea eskatzen dute.
Lehen paragrafoko ideia nagusiak "antzinako pertsiarren ohitura", "Espainiako BMri", "zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan", "arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik", "Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak".
Bigarren paragrafoan: "Monarkia absolutua (...) arrazoiaren eta adimenaren lana", "jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende", "konkista", "erregeak aukeratu", "subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko", "horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea".
Azken paragrafoko (eta testuko) ideia garrantzitsuena hau da: "bertan behera utz daitezela konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak".
Ez hain garrantzitsuak diren ideiak, baina hala ere inportanteak: "Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintziarenak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da", "bil daitezela Gorteak".

Hauek dira testua ulertzeko beharrezko definizioak:
-Cadizko konstituzioa: Konstituzioa ordenamendu juridikoko arau gorena da. 1812koa "La Pepa" izenez ere ezagutzen da, Cadizeko Gorteetan bildutako diputatuek egin zuten.
-Forua: Herri bakoitzari emandako norma edo kodeak, baita pertsona, herri edo probintzia bati ematen zaizkion pribilegioak.
-Gorteak (liberalak): Espainiako botere legegilearen gordetzailea da. Bi ganberako erakundea da eta Senatuak eta Diputatuen Kongresuak osatzen dute. Konstituzioaren arabera, espainiar herriaren ordezkaria da.
-Gorteak:(antzinekoak)

-Monarkia absolutua: XVII. mendean zehar eman zen gobernu era da. Botere guztiak (legegilea, betearazlea eta judiziala) erregeak ditu, Jainkoak eman omen baitzion tronura. Oinordetzari esker lortzen zen titulua. Lurraldea zentralizatuta zegoen, zergak kontrolatuta eta armada iraunkorra sortu zen.

c)Testuaren inguru historikoari begira:

Zein garai bukatzen eta zein da ezartzen den berria?

Pertsiarren manifestuarekin batera liberalismoaren garaia bukatzen da Espainian berriz absolutismoa ezartzeko.
Nor da gertaera honen garaiko erregea eta epearen  data?

Garai horretan Espainiako erregea Fernando VII.a zen. Gutuna 1814an idatzi zioten, hala ere, 1814tik 1820. urtera bitarteko epean berrezarri zen monarkia absolutua, eta, ondorioz, Cadizeko konstituzioa alde batera utzi egin zen.
Zein da testuak aipatzen duen aurreko garaia?(Cadiz aipatzen du)Modu laburrean azaldu.
“Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak”
Testuak "konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako legeak" aipatzen du, hau da, erdi mailako klaseetako kideen eta intelektualek Cadizen bildu zireneko arauak edo legeak. Erregimen Zaharra desagerrarazteko oinarriak finkatu zituzten, esate baterako, berdintasun juridikoa eta hezkuntza askatasuna. Zentzura, gremioak, Inkisizioa eta jauntxo eta kleroaren eskubideak ezabatu zituzten. Hala ere, herrialde katolikoa izaten jarraitu zuen. Liberalismoa ezartzen ari zen espainiar lurraldean, baina liskarrak ere areagotuz zihoazen.
ZERGATIAK
Zergatik dago gatibu erregea?Zer gertatu zen?
“zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan”

Ere "zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan" irakur daiteke, erregeari zuzenduta.
1808ko martxoaren 19ko herri matxinadaren ondorioz, garai hartako errege Karlos IV.ak abdikatu behar izan zuen, bere seme Fernando VII.aren alde. Barne liskarrez aprobetxatuta, Napoleonek aita-semeak Baionara deitu zituen, non koroaren eskumenak eman behar izan zioten. Frantziako enperadoreak bere anaia Jose Bonaparteri eskaini zion Espainiako errege izatea. Gertaera honek liberalismo mugatua ezarri zuen lurraldean, Jose I.aren agindupean.

TESTUAREN GARAIA
Noiz eta nola itzultzen da Fernando VIIa tronura?

“arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik”


1812az geroztik, Napoleonen armadak atzera egin zuen, eta britainiarren laguntzari esker, espainiarrek lortu zuten armada Pirinioetara eramatea. Orduan, Valençayco Itunaren bidez, Fernando VII.ari koroa itzuli zitzaion, 1813an. ("Arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik").
Zer egiten du hasieran Cadizko konstituzioarekin?

Hasiera batean Cadizko konstituzioa zin egin zuen.

Zer dokumentu aurkezten diote diputatu absolutistak?

“BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…) ,beraz,nortzuk dira.”
Hauteskunde  berriak egin ondoren ,diputatu absolutistek gehiengoa zuten.Erregeari Absolutismoa berrezartzeko dokumentua aurkeztea erabakitzen dute.Dokumentu hori :Pertsiarren Agiria deritzo.
Zer argudiatzen dute dokumentu horretan?
Boterea jainkoarengandik zetorkionez, horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea,
Zer egiten du erregeak?

1814ko maiatzaren 4an estatu kolpea (Valentziako ituna) eman zuen Fernando VII.ak. Cadizko Gorteek prestatutako legedia eta konstituzioa indargabetu zituen, eta Inkisizioa ere berrezarri zuen; erregimen absolutista ezarri zen Espainian diputatuek Pertsiarren Manifestua aurkeztu ondoren. Bertan, gobernu absolutua aldarrikatzen zuten (gizarte estamentala, jauntxoen erregimena eta Erregimen Zaharreko erakundeak indarrera bueltatzea).
ONDORIOAK
Nola deitzen da lehenengo epealdia?eta zeintzuk dira ezaugarri nagusiak?


Absolutismoaren berrezartze horretan (1814-1820) herrialdearen krisia asko larritu zen, erregearen kezka nagusia aginpideari eustea baitzen, eta ez lege eraginkorrik egitea. Manuel de Garay ministroak proposatutako legeak ez ziren onetsiak izan, pribilegiodunek ez baitzituzten zergak ordaindu nahi.
Zer gertatzen da euskal foruekin?
Euskal foruak berriro berrezarri ziren Absolutismoa indarrean jarri zenean.
Geldirik egongo dira Liberalak?Zein izango da beraien erantzuna?Lortuko dute inoiz garaipenik?ezaugarriak laburki.
Bitartean, oposizio liberala geroz eta sendoagoa bihurtzen zihoan.
Azkenik, Rafael Riego koronel eta Antonio Quiroga komandanteek bideratutako altxamenduak egin zuen aurrera (1820).
Iraultza liberala nagusitu zen berriz ere 1820 eta 1823 urteen bitartean. Horren ondorioz, Fernando VII.ak konstituzioa zin egin eta Cadizko Gorteen legedia onartu behar izan zuen.
Gorteak biltzean, bi joera nagusitu ziren: iraultza erradikala nahi zutenak, eta moderatuagoak zirenak.
Pribilegioak deuseztatu ziren, elizaren ondasunak saldu ziren eta hezkuntza sustatu zen, batik bat. Hala ere, erregeak Aliantza Santuari eskatu zion laguntza, eta 1823ko apirilean, Ehun Mila Semeak armada Espainiako liberalen kontra jo eta boterea itzuli zion Fernando VII.ari.
Berriz ere monarkia absolutua ezarri zen Espainian, eta oraingo honetan, liberalen kontrako errepresio gogorra baita ere.
Europako herrialdeek presioa egin zioten zapalkuntza hura ikusita, eta absolutismoak porrot berria ezagutu zuen.

d)Testuaren garrantzia:
Zein erregimenetik zein erregimenera aldatuko dira?
Aldaketa hori  positiboa izango da Espainiako erreinuarentzat?

Pertsiarren manifestuarekin batera liberalismoa bukatzen da eta monarkia absolutista ezartzen da Espainian.
Aldaketa hori ez da bat ere onuragarria izango espainiar erreinuarentzat, krisia izugarri areagotuko baita, herri matxinada eta altxamenduak asko areagotuz.
Liburua erabili ezazu.