martes, 6 de marzo de 2012

1 BATXILERGOA-9 GAIA-Faxismo eta nazismoaren ariketak

Faxismo eta nazismoaren ariketak
1. Mendebaldeko demokraziak
.1.Zer da demokrazia?

«Agnte-banaketa zorrotza egitea, horien eratxikipenak zorrotz betetzea, horixe da askatasunaren pisua. Aginte legegileak legeak egin eta kontrolatu. Aginte judizialak, erabateko inde­pendentziarekin, legeak eta bere kontzientziak adierazitako epaiak emana. Aginte betearazleak administratu eta gobernatu, bataren kontrolari lotuta eta bestearen independentzia errespe­tatuz: arau hori formulatzea betetzea baino errazagoa da ( ... )».

A. Millerond-en hitzaldia (Frantziako Errepublikako presidentea, 19231.

1 .2. Aristides Briand Nazioen Elkarteko bilera batean

Nazioen Elkartearen bilera. Aristide Briand, Bakearen Nobela 1926an, bertaratuei hitz egiten.

1.3. Mendebaldeko demokrazien arazoak

A. Frantzian

«Ulergarria da garaiko miseria eta kezka gero eta handiagoen erantzukizuna erregimenari (demokratikoa) leporatzea. Berdin dio, denetarik egon da. Baina elementu horiek guztiak konbina­tuta ere ez litzateke nahikoa izango. Prentsa-kanpaina metodi­koa eta iraunkorra behar izan zen, guztiok ikusi dugu hori, sen­timendu nahasi horiek guztiak sutan jartzeko. Aurrez pentsaturiko plana behar izan da, hori herri-grinek ezagutzen ez duten hel­buru batera zuzentzeka eta berori ustiatzeko. Horixe gertatu da,jaunok. Jendetza abiarazi da erakunde errepublikanoen aurka ( ... ). Jendea erabili egin nahi izan da estatu-kolpe faxista ema­teko eta horren konplize otzan arduragabea izateko. Jendearen nahia ez zen hori. Erakundeek Iorturiko ospe txarrak jarri du bide horretan, eta horrexen eraginez jardun du».
BLUM, L.: «Le gouvermement du bloc national et le fascisme».
In Le Populaire, 1934ko otsailaren 160.

B. Erresuma Batuan

«Benetako arazoa ez dago liberalen eta kontserbadoreen artean Ez dago politika liberal zaharraren eta politika kontser­badore zaharraren artean. Banakako askatasuna defendatzen dutenen eta estatuaren sozializazioaren aldekoen artean dago; enpresa-askatasuna sustatzen dutenen edo horren kontrola nahiz eraginkortasunik eza nazionalizatu nahi dutenen artean. Eta, une honetan, esan behar dizuet bertan behera utziko ditugula orain arte gurekin lanean ibili diren a1iatuak (SESB).
Nire lagunek eta neuk kontu handiz aztertu dugu egoera».

Austen Chamberlain-ek Komunen Ganberako kideekin egindako bilera boteko hitzaldia. 1922ko urriaren 190.

1 .4. Weimarreko Errepublikako Konstituzioa (1919ko abuztua)

«1 . art. Reich alemana Errepublika da. Estatuaren agintea herri­tik dator

2. art. Reicheko lurraldea Landerretako lurrek osatzen dute ( ... )
5 art. Agintea, Reichen gaietan, Reicheko organoek erabiltzen dute, Reicheko Konstituzioaren arabera, eta Landerretan, esta­tuen konstituzioak aintzat hartuz ( ... ).

20. art. Reichstaga Alemaniako herriko diputatuek osatzen dute ( .. )

22. art. Diputatuak sufragio unibertsala, berdina, zuzena eta sekretua erabiliz aukeratzen dituzte hogeita bat urtetik gorako gizon-emakumeek ( ... ).

42. art. Reicheko presidentea Alemaniako herri osoak aukera­tzen du, sufragio unibertsala erabiliz ( ... ).

52. art. Gobernua Reicheko kantzelariak eta ministroek osatzen dute ( .. )

60. art. Estatuen Kontseilua (Reichstat) estatu alemanak ordez­katzeko eratu da».

                Laneko  gidoia


.
 Zer esaten zuen Frantziako 1923ko presidenteak demo­kraziari buruz?
«Aginte-banaketa zorrotza egitea, horien eratxikipenak zorrotz betetzea
– Rigurosa separación de poderes y estricta observancia de sus atribuciones.

Azaldu aginte bakoitzak erregimen demokratiko batean duen eginkizuna.
Aginte legegileak legeak egin eta kontrolatu. Aginte judizialak, erabateko inde­pendentziarekin, legeak eta bere kontzientziak adierazitako epaiak emana. Aginte betearazleak administratu eta gobernatu, bataren kontrolari lotuta eta bestearen independentzia errespe­tatuz: arau hori formulatzea betetzea baino errazagoa da ( ... )».


Deskribatu irudia. Zer zen Nazioen Elkartea? • Bilatu Aristide Briandi buruzko informazioa.
Cuadro de texto: Nazioen Elkartearen bilera. Aristide Briand, Bakearen Nobela 1926an, bertaratuei hitz egiten.
a- Nazioen Elkartearen bilera. Aristide Briand, Bakearen Nobela 1926an, bertaratuei
hitz egiten.

Zer zen Nazioen Elkartea?

b- Wilson presidentearena izan zen; horrek, Hama­lau Puntuen edo bakerako baldintzen mezuan, Nazioen Elkarte Orokorra sortu behar zela azaldu zuen. Akordio bereziek, izan ere, independentziaren eta lurralde-osotasunaren inguruko elkarrekiko bermeak emango zizkieten estatu txikiei eta handiei  Nazioen Elkartearen helburu nagusiak honako hauek ziren: nazioarteko bakea eta segurtasuna bermatzea, gatazkak aurreikustea edo bide bake­tsuak erabiliz konpontzea, eta nazioarteko harremanak eta desarmea sustatzea.
c-
Bilatu Aristide Briandi buruzko informazioa. Aristide Briandn. Frantzian jaio zen  :Nantes, 1862  martzoak 28   eta  Parísen  hil zen , 1932ko  martzoak7  ),
Briand Partidu sozialistako kidea izan zen eta 1901ean idazkari nagusia bihurtu zen.Asanbladako diputatua bizitza osoan.Sozialistak gobernuan parte hartzearen aldekoa zen nahiz eta gobernu sozialista ez izan.hirugarren errepublikako politikorik handienetakoa izan zen.Berak nazioarteko elkarkidetza bultzatu eta Nazioen Elkartearen sorreran  parte hartu zuen:Lokarno eta briand-Kellog paktua sinatuz.Europa Batasuneko aurrendari bat da:1930ean Briand Txostena idatzi zuen 
Lokarno paktua aurrera ateratzeagatik Nobel Saria jaso zuen Gustav Stresemann alemanarekin batera.
Zer deritzo Blum politikari frantsesak demokrazien ego­erari?
Prentsa-kanpaina metodi­koa eta iraunkorra behar izan zen, guztiok ikusi dugu hori, sen­timendu nahasi horiek guztiak sutan jartzeko. Aurrez pentsaturiko plana behar izan da, hori herri-grinek ezagutzen ez duten hel­buru batera zuzentzeka eta berori ustiatzeko. Horixe gertatu da,jaunok. Jendetza abiarazi da erakunde errepublikanoen aurka ( ... ). Jendea erabili egin nahi izan da estatu-kolpe faxista ema­teko .


Zer arazo konpondu behar izan zuen Erresuma Batuko erregimen demokratikoak?
. Banakako askatasuna defendatzen dutenen eta estatuaren sozializazioaren aldekoen artean dago; enpresa-askatasuna sustatzen dutenen edo horren kontrola nahiz eraginkortasunik eza nazionalizatu nahi dutenen artean.

keratu gobernu demokratikoaren sistema ondoen islatzen duten Weimarreko Errepublikako artikuluak (1.4 dok.).
«1 . art. Reich alemana Errepublika da. Estatuaren agintea herri­tik dator
5 art. Agintea, Reichen gaietan, Reicheko organoek erabiltzen dute, Reicheko Konstituzioaren arabera, eta Landerretan, esta­tuen konstituzioak aintzat hartuz ( ... ).
22. art. Diputatuak sufragio unibertsala, berdina, zuzena eta sekretua erabiliz aukeratzen dituzte hogeita bat urtetik gorako gizon-emakumeek ( ... ).

Idatzi demokrazia eta autokrazia kontzeptuen definizioak, zeure hitzak erabiliz.
Demokrazia: Demokrazia subiranotasuna herriaren esku uzten duen erregimen mota edo sistema politikoa da eta ordezkariak hauteskundeen bidez hautatzen dira.
Autokrazia (grezieraz αυτος autos = bat bera + χρατος khratos = gobernua) gobernu mota bat da. Autokrazian, pertsona bakar batek, botere legal eta politiko osoa du, eta erabaki guztiak berak hartzen ditu. Boterearen jabe denari, autokrata deitzen zaio.


2. Italiako faxismoa
2.1. Estatu faxista
«Apurka-apurka, akatsak desagertu eta argi dago Italiako herria­ren etorkizuna faxismoak gidatu behar duela. Indar berria da eta garai berrien etorrera adierazten duo Konfiantza itzela dau­kagu barru-barruan sartuta; gure bihotzaren erritmoa erregula­tzen duela sentitzen dugu, eta badakigu faxismoarekin Italiako gazteriarik osasuntsuena , ederrena eta grinatsuena ari dela lanean ( .. ).
Laster, faxismo eta Italia kontzeptuak pentsamendu bakarrean bilduko dira. Izan ere, erregimen politiko berria sortzeko dugun formula hauxe da: Guztia estatuaren barruan, guztia estatua­ren alde, estatutik kanpo ezer ere ez. Gainera ( ... ) belaunaldi berria sortuko dugu ( ... ). Bakoitzak eginkizun jakina izango du. Batzuetan, klaseak sortzeko ideia datorkit burura ( ... ): hiltzeko prest dagoen gerlari-klasea, epaile gaituen eta zuzenen klasea, gobernari indartsuen eta autoritarioen klasea, ustia­tzaile adimentsuen eta ausarten klasea, industriako kapital itze­len klasea».
MUSSOLlNI, B.: Faxismoa Mussolinik azalduta.
Madrid, 1934.
2.2. Liberalismoaren aurka
«Liberalismoa doilortzearen eta suntsitzearen doktrina da. Aska­tasuna ez da helburua, bitartekoa baizik, eta, bitartekoa denez kontrolatu eta menderatu egin behar da. Beraz, ezin­bestekoa da agintea aipatzea ( ... ). Kendu estatuari agintea (aginte fisikoa eta armatua) eta utzi betiereko printzipioekin soi­lik armatuta; argi dago gobernua berori suntsitzeko prest dagoen lehenengo talde antolatuaren biktima izango dela ( ... ). Faxismoak argi eta garbi esan zuen erreakzionarioa zela, oraingo liberal asko munstro garailearekin (sozialismoa) bel­durtuta zeudenean, eta orain argi eta garbi dio liberalismoa­ren aurkakoa dela. Faxismoa ez dago betiko trikimailuen bik­tima izateko prest».
MUSSOLlNI, B.: Agintea eta adostasuna. 1923ko martxoa.
2.3. Mussolini eta Hitler Italiako desfile batean 4. Italiako gazteriaren hezkuntza
«GILen (Giuventú Italiana del Littorio) jarduerak larunbat arratsal­deroko derrigorrezko biltzarrean garatzen ziren, arratsaldeko hiru eta erdietatik seietara, ikasturte osoan (Iarunbat faxista) Berta­ratuak uniformea jantzita joan behar ziren: neskek blusa zuriak eta tolesdun gona beltzak; mutilen uniformea Boy Scouts deri­tzenaren antzekoa zen baina alkandorak eta galtzerdiak bel­tzak ziren eta buruan feza zeramaten.
Bileraren hasieran, zerrenda irakurri eta desfilea egiten zen. Gero, gazteek gimnasia-ariketak eta taldeko beste ariketa batzuk egiten zituzten. Gainera, mutilei heziketa militarra ematen zi­tzaien ( ... ). Auzo-eskolak instalatzearen helburua ( ... ) klase ertaina eta baxua bananduta mantentzea zen; herririk txikiene­tan, gizarte-klase desberdinetako mutilak askatasun handiagoz nahasten ziren».
TANNENBAUM, E.R.: Esperientzia faxista.
Gizarte eta kultura faxista. Madrid, 1975.

2.5. Faxismoaren esaldiak
«Sinetsi! Egin esandakoa Borrokatu!». «Historian ez da ezer odolik gabe lortu».
«Hobe egun batean lehoi izan, ehun urtean ahuntz izan baina!». «Altzairua duenak egia dauka!».
«Erditzea emearentzat zer den, horixe da gerra arrarentzat!». «Bataila-esparruan igarotako minutu bat bakez igarotako bizi osoa baina hobea da!».
Laneko gidoia
Egin testuen iruzkina, estatu faxistaren ezaugarriak iden­tifikatuz.

A-Interpretatu 2.1 dokumentuko esaldi hau. « Italiako herria­ren etorkizuna  faxismo eta Italia kontzeptuak pentsamendu bakarrean bilduko dira». B-Zer dira gizarte-klaseak Mussolinirentzat?
A- Laster, faxismo eta Italia kontzeptuak pentsamendu bakarrean bilduko dira. Izan ere, erregimen politiko berria sortzeko dugun formula hauxe da: Guztia estatuaren barruan, guztia estatua­ren alde, estatutik kanpo ezer ere ez.
B-. Batzuetan, klaseak sortzeko ideia datorkit burura ( ... ): hiltzeko prest dagoen gerlari-klasea, epaile gaituen eta zuzenen klasea, gobernari indartsuen eta autoritarioen klasea, ustia­tzaile adimentsuen eta ausarten klasea, industriako kapital itze­len klasea».

A-2.2 dokumentuan adierazitakoaren arabera, zer da libe­ralismoa Mussolinirentzat? B-Eta faxismoa?
A-«Liberalismoa doilortzearen eta suntsitzearen doktrina da. Aska­tasuna ez da helburua, bitartekoa baizik, eta, bitartekoa denez kontrolatu eta menderatu egin behar da.
B-Eta faxismoa?
B-  Beraz, ezin­bestekoa da agintea aipatzea ( ... ). Kendu estatuari agintea (aginte fisikoa eta armatua) eta utzi betiereko printzipioekin soi­lik armatuta Faxismoak argi eta garbi esan zuen erreakzionarioa zela, oraingo liberal asko munstro garailearekin (sozialismoa) bel­durtuta zeudenean, eta orain argi eta garbi dio liberalismoa­ren aurkakoa dela. Faxismoa ez dago betiko trikimailuen bik­tima izateko prest».
Laster, faxismo eta Italia kontzeptuak pentsamendu bakarrean bilduko dira. Izan ere, erregimen politiko berria sortzeko dugun formula hauxe da: Guztia estatuaren barruan, guztia estatua­ren alde, estatutik kanpo ezer ere ez. Gainera ( ... ) belaunaldi berria sortuko dugu ( ... ). Bakoitzak eginkizun jakina izango du. Batzuetan, klaseak sortzeko ideia datorkit burura ( ... ): hiltzeko prest dagoen gerlari-klasea, epaile gaituen eta zuzenen klasea, gobernari indartsuen eta autoritarioen klasea, ustia­tzaile adimentsuen eta ausarten klasea, industriako kapital itze­len klasea».

.
Komentatu Mussoliniren eta Hitlerren argazkia, Italiako desfilekoa, 8. unitatean proposaturiko metodoa kontuan hartuta.
Hitler  eta  Mussolini  armadako uniformez jantzita  kotxe irekian eserita.Elkartze horrek faxismo eta nazismoaren  laguntasun handia adierazten du.

Zer ikasten zuten ikasleek «Iarunbat faxistan» (2.4 doku­mentua)?
Gero, gazteek gimnasia-ariketak eta taldeko beste ariketa batzuk egiten zituzten. Gainera, mutilei heziketa militarra ematen zi­tzaien ( ... ). Auzo-eskolak instalatzearen helburua ( ... ) klase ertaina eta baxua bananduta mantentzea zen; herririk txikiene­tan, gizarte-klase desberdinetako mutilak askatasun handiagoz nahasten ziren».

Eman Italiako Faxismoari buruzko iritzi kritikoa.
Mussolinik aginte totalitarioa proposatzen du ,partidu bakarra,klase sozialik gabea ,demokraziaren aurkakoa.
Hiztegia definitu.

Faxismoa mugimendu totalitarioa da, nazioaren zein banakoen bizitzen alor guztietan eragitea bilatzen baitu. Faxismoa berritasunean oinarritu zen, ideologia tradizionalak (liberalismoa eta marxismoa) gainditzea baitzuen xede.
populismo

iz. 1. Bere burua herri osoaren interesen aldeko gisa agertzen duen mugimendu politikoa. Oso termino lauso eta zehazgabea da eta maiz jarrera kontrajarriko mugimenduen izendapena izan da. Amerikan bereziki, populismoak, oro har, nazionalismo herritarra, justizia sozialaren aldarrikapena, nolabaiteko antiinperialismoa eta indarkeriaren kontrako jarrera zuten zenbait mugimendu hartu ditu bere baitan (Peruko APRA, peronismoa, etab.). 2. Errusian, 1870 inguruan sortu zen ideologia eta mugimendu politikoa, sozialismoaren aitzindaritzat jo izan dena.

Inperialismoa  iz. 1. Inperio baten sorrera eta garapena helburu duen politika; beste estatu edo herriak politikan, ekonomian zein kulturan inperio baten gisa bere menpera ekarri nahi dituen estatuaren politika.


3. Nazismoa
3.1. Estatu arrazista, Hitlerren arabera
«Estatu arrazistaren helburu nagusia jatorrizko arrazako ordez­karien biziraupena da, arraza hori goi-gizateriaren edertasuna eta balioa egiten dituen zibilizazioak sortu baitu.
Estatu arrazistok, hezitzailetzat eta trebatzailetzat duen goi-eginkizunoi betetzeko, gazteriaren bihotzean grabatu beharko du arrazaren espiritua eta sentimendua. Ezinbestekoa da, eskola utzi orduko, gazte guzti-guztiek heziketa egokia jasotzea, odolaren garbitasunari eta berori garbi mantendu behar izateari buruz (... ).
Reich alemanak, estatutzat, aleman guztiok barruan sartu eta bere eginkizuna ezarri behar die: herri handien jatorrizko arraza elementurik preziatuenen erreserbak kohesionatzea eta kontser­batzea, eta gainera, horiek apurka-apurka posizio nagusira era­matea ).
Mendeko gizakiak egotea oldez aurreko funtsezko baldintza da, goi-zibilizaziook eratzeko  (.. ).
Estatu arrazistaren kanpoko politikok, estatu horren barruko arra­zari, bermatu egin behar dizkio Bizirauteko baliabideok, eta harreman naturala eta osasuntsua ezarri behar du biztanle kopurua hoztearen eta hori bizitzeko lurraldea hedatzearen zein horren kalitatearen artean ( ... )>>.

HITLER-, A.: Nire borroka. 1925.
3.2. Hitler propaganda naziko kartel batean (1938)


3.3. Koloniako haurren eskariak Bazkaldu baino lehen
«Fuhrer, nire Fuhrer, Jaungoikoak neuri emana! Babestu eta zaindu ni, bizi naizen bitartean! Zeuk salbatu duzu Alemania saminik sakonenetik.
Gaur, eskerrak eman nahi dizkizut eguneroko ogiagatik. Egon zaitez luzaro nire ondoan, ez nazazu babes barik utzi. Fuhrer, nire Fuhrer, nire fedea eta nire argia!
Heil, nire Fuhrer!».
Bazkaldu ondoren
«Eskerrak zuri, janari oparo honengatik, gazteen eta zaharren babesle hori!
Badakit lo-galtzeak dituzula, baina ez kezkatu Zurekin nago gau eta egun,
jarri zure burua nire altzoan.
Seguru jakin, nire Fuhrer, handia zarela! Heil, nire Fuhrer!».
3.4. Charles Chaplinen Diktadore Handia filmaren fotograma













Laneko gidoia
Aipatu estatu arrazistaren ezaugarriak, Hitlerrek adiera­zitakoaren arabera.
-«Estatu arrazistaren helburu nagusia jatorrizko arrazako ordez­karien biziraupena da, arraza hori goi-gizateriaren edertasuna eta balioa egiten dituen zibilizazioak sortu baitu.
-Estatu arrazistak, hezitzailetzat eta trebatzailetzat duen goi-eginkizunoi betetzeko, gazteriaren bihotzean grabatu beharko du arrazaren espiritua eta sentimendua. Ezinbestekoa da, eskola utzi orduko, gazte guzti-guztiek heziketa egokia jasotzea, odolaren garbitasunari eta berori garbi mantendu behar izateari buruz (... ).
-Reich alemanak, estatutzat, aleman guztiok barruan sartu eta bere eginkizuna ezarri behar die: herri handien jatorrizko arraza elementurik preziatuenen erreserbak kohesionatzea eta kontser­batzea, eta gainera, horiek apurka-apurka posizio nagusira era­matea ).
Mendeko gizakiak egotea oldez aurreko funtsezko baldintza da, goi-zibilizazioak eratzeko  (.. ).
-Estatu arrazistaren kanpoko politikok, estatu horren barruko arra­zari, bermatu egin behar dizkio. Bizirauteko baliabideak, eta harreman naturala eta osasuntsua ezarri behar du biztanle kopurua hoztearen eta hori bizitzeko lurraldea hedatzearen zein horren kalitatearen artean ( ... )
Zelan justifikatzen du Hitlerrek Alemaniarekin mugaki­deak diren lurraldeen okupazioa?
Estatu arrazistaren helburu nagusia jatorrizko arrazako ordez­karien biziraupena da, arraza hori goi-gizateriaren edertasuna eta balioa egiten dituen zibilizazioak sortu baitu.
Reich alemanak, estatutzat, aleman guztiok barruan sartu eta bere eginkizuna ezarri behar die: herri handien jatorrizko arraza elementurik preziatuenen erreserbak kohesionatzea eta kontser­batzea, eta gainera, horiek apurka-apurka posizio nagusira era­matea ).
Mendeko gizakiak egotea oldez aurreko funtsezko baldintza da, goi-zibilizazioak eratzeko  (.. ).
-Estatu arrazistaren kanpoko politikok, estatu horren barruko arra­zari, bermatu egin behar dizkio. Bizirauteko baliabideak, eta harreman naturala eta osasuntsua ezarri behar du biztanle kopurua hoztearen eta hori bizitzeko lurraldea hedatzearen zein horren kalitatearen artean ( ... )
Kasu horretan:Alsazia,Lorena,Austria,Txekoslobakia……..



Zer adierazten du Diktadore handia(1940) filmeko fotogramak? Eman neurri antisemitei buruzko iritzia.

II. Mundu Gerraren amaieran, Tomaniako Armadako soldadu batek (Charles Chaplin) oroimena galdu eta, ospitalean 20 urte eman ondoren, ihes egitea lortu du. Bere herrira itzultzean, Astolfo Hynkelen diktadurarekin egiten du topo. Haien arteko antza fisikoa izugarrizkoa da. Poliziak biak nahastu eta ondorioz, Hynkel atxiloturik eta Charles Chaplin gobernu buru bihurtuko da.

Fotograman. Bertan duzue Charles Chaplinek (Hitler) eta Benito Mussolinik anaitasun akordio sinatzen daudelarik.Hitlerreko dokumentua irakurtzen dago eta Mussolinik azalpenak ematen ari da.


Aukeratu eskemako erregimen politiko bakoitzaren hiru ezaugarri:










Hiztegia definitu

nazionalsozialismo

iz. Adolf Hitlerren eta Alderdi Nazionalsozialistaren doktrina politikoa.
Nazionalsozialismoaren ideologiaren oinarriak nazionalismo gehiegizkoa, inperialismoa eta arrazakeria (antisemitismoa, batez ere) dira. Nazionalsozialismoaren arabera, munduko arrazak hierarkizatuak daude eta guztien gainean arioak daude, eta arioen artean petoenak alemaniarrak. Ideia horiek guztiak Hitlerren Mein Kampf liburuan jasota daude eta Alderdi Nazionalsozialistaren (Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei) bidez zabaldu ziren Alemanian. Alderdi Nazionalsozialista 1920an sortu zen, 1933ko hauteskundeetan heldu zen boterera, eta irratiaren, masa mugimenduen eta erakustaldi abertzaleen erabilpen propagandistikoan oinarrituta, bere ideiak praktikan jarri ahal izateko behar zuen herri alemaniarraren babes osoa lortu zuen. Bigarren Mundu-gerraren garaian barne-oposizioa suntsitu zuen, eta marxismoari eta demokraziari kontrajarritako politika errepresibo, armamentista, inperialista eta arrazistari ekin zion. Gerra amaitutakoan Alemanian demokrazia parlamentarioa ezarri zen.

totalitario

izond. Botere osoa talde edo alderdi politiko baten eskutan bildurik eta beste guztiei esku hartzea eragotzirik, estatuko bizitzaren arlo guztietan aginte gogorra ezartzen duen erregimen politikoaz esaten da.

arrazismo

iz. 1. Giza talde edo arrazen artean hierarkia dagoela uste izatean oinarritzen den ideologia; ideologia honetatik datorren jokaera. Bi autoreen irakatsiak hartu zituen nazismoak bere ideologia nazionalistaren eta programa politiko espantsionistaren oinarritzat. Arrazismo nazionalista gainartzailea eraginkorragoa da, ordea, "arraza etsairen" bat asmatuz, eta ez komunitate nazionalaren identitatearen ezaugarritzat hartuz. Juduak ziren arraza etsai hori; ondorioz etorri ziren eraso eta sarraskiak ikaragarriak izan ziren..

Nola sailkatuko zenituzke Alemaniako eta Erresuma Batuko erregimen politikoak?
Erregimen politikoak: Alemania:totelitarioa  .Britania Handia:demokrazia.
Idatzi honako kontzeptu hauen definizioa: erreferen­dum, plebiszitu, diktadura.
erreferendum

iz. POL. Sufragio unibertsalaren bidez hiritar guztiei ordezkari politikoek aldez aurretik prestatutako proposamena onartzea edo gaitzestea ahalbidetzen dien bozketa-prozedura.
plebiszitu

iz. Buruzagi politiko batenganako konfiantza edo ukoa adierazteko egindako bozketa.
diktadura

iz. 1. Diktadore batek agintzen duen gobernu-era; horrelako gobernu-era duen estatua. 2. Pertsona batek edo pertsona-talde batek kontrolik gabe eta autoritarismoz agintzeko modua.

Charles Chaplinek, Diktadore handia filmean (1940), gogor salatu zituen diktadura totalitarioak eta horien buruzagiak, Hitler eta Mussolini.


3.5. Neurri antisemitak
A. Nurenbergeko legeak. 1935eko irailaren 15a
«1. Debekaturik daude juduen eta odol alemana edo asimilatua duten herritarren arteko ezkontzak.
2. Debekatuta daude juduen eta odol alemana edo asimilatua duten herritarren arteko ezkontzaz kanpoko harremanak.
3. Debekaturik daude juduek odol alemana edo asimilatua duten 45 urte baino gehiagoko etxeko langileak kontratatzea.
4. Juduek debekaturik dute kolore aleman nazionalak apaintzeko edo dotoretzeko erabiltzea. Aldiz, kolore juduak erabil ditzakete horretarako; eskubide hori estatua k bermatzen du».
TANNENBAUM, E.R .. Esperientzia faxista.
Gizarte eta kultura faxistak. Madrid, 1975 .
B. Juduen aurkako  neurri ekonomikoak, 1938.
«Uztailaren 25a. Mediku juduen kontsultategiak itxi egin behar dira irailaren 30ean .
Azaroaren 12a. Komunitate juduari mila milioi markoko zerga-ordainketa ezartzen zaio, estatu alemanaren mesedetan.
Azaroaren 180. Juduek, 1939ko urtarrilaren 1etik aurrera, debe­katurik dute saltokiak eta garraioko negozioak edukitzea, baita artisau independentetzat jardutea ere>>.
Azaldu nazien propagandako kartela: Zer da erakarga­rriena? Zer mezu igortzen du?

No hay comentarios:

Publicar un comentario