martes, 6 de marzo de 2012

1 BATX.-8 GAIA 5ATALA -1929ko Krisi ekonomikoaren Soluzio bila

5-1929ko Krisi ekonomikoaren Soluzio bila
Kapitalismoak ordura arteko krisi ziklikoei emandako soluzioak ez ziren baliozkoak. Amerikako Estatu Batuek planik bitxiena aplikatu zuen depre­sioa gainditzeko, New Deal izenekoa; hain zuzen ere, estatuaren interben­tzionismoa aplikatu zuen, ordura arteko liberalismo ekonomikoaren aurka.
5.1. Krisiaren soluzio klasikoak
1929koa kapitalismoak ordura arte izandako krisi guztiak baino askoz ere larriagoa izan zen, eta, errezeta tradizionalak erabili zirenez, nabarmendu egin ziren egoeraren alderdi kaltegarriak.
Ekonomia kapitalistaren bilakaera ez zen inoiz ere berdina izan. Heda­pen- eta depresio-ziklo ekonomikoak XIX. mendetik ziren ezagunak, eta sistemaren berezko baldintzatzat hartzen ziren. Bestalde, esperientziak era­kutsitakoaren arabera, halako krisiak aldi laburragoa edo luzeagoa igarota gainditzen ziren. 1929ko krisiaren berritasun nagusiak iraupena eta, batez ere, sakontasuna izan ziren.
Ekonomialari liberalen ustez, krisiak ekonomiaren ez-egokitzapen iragankorrak ziren, gehiegi inbertitzearen ondoriozkoak: inbertsio horiek geldiarazi egiten ziren aldi kritikoan, merkatua ahul eta stockak pilatuta zeudela eta, baina, gero, berriro suspertzen ziren. Sistemak, itxuraz behintzat, mekanismo zuzentzaileak zituen, krisi guztiak gainditzeko. Irmotasunik urrieneko enpresak desagertu eta, krisi-prozesuaren amaieran, irauten zutenek beste hedapen-fase bat hasten zuten.
Liberalismo klasikoaren funtsezko beste arauetariko bat, izan ere, estatua jarduera ekonomikoan bigarren mailan egotea zen. Krisietan, estatuaren politika deflazioa zen; hau da, soldatak murriztu, estatuaren aurrekontua orekatu eta monetaren balioa defendatzen zuen.
5.3. New Deala
Mundu kapitalistan, krisiaren aurkako politika nagusia New Deal delakoa (banaketa berria edo itun berria) izan zen Amerikako Estatu Batuetan, eta hori Roosevelt presidenteak sustatu zuen.
Rooseveltek erraz garaitu zuen Hoover, 1932ko presidentzia-hauteskundeetan, eta, horren eraginez, Amerikako Estatu Batuetako politikaren norabidea goitik behera aldatu zen.
Ekonomiaren eta gizartearen arloko neurri horien helburua produkzioa sustatzea zen, eskaria suspertuz. Bankuak berritu egin ziren, aginte publikoek horren gainean zuten kontrola indartuz, eta, aldi berean, bezeroen babesa ere hobetu egin zen. Administrazioak langile langabetuak kontratatu zituen, ekipamenduko lanak egiteko, soldata onargarrien truke;.
Eskaria suspertzeko, nekazariei bermatu egin zizkieten prezioak, eta langi­leei, berriz, talde-hitzarmenak segurtatu zitzaizkien, gutxieneko soldata finkatuz eta lanaldia murriztuz. Obra handierako inbertsio publikoarekin ordeztu zen.
Moneta-jarduketen helburua (esaterako, dolarraren bihurgarritasuna etetea, 1933an, edo moneta horren balioa % 41 galtzea, 1934ko urtarrilean), izan ere, kontrolaturiko inflazioa eragitea izan zen, kontsumoa sustatzeko. Estatuaren esku-hartzea : Burtsa-jarduera ikuskatzeko neurriak hartu, enpresei nahiz nekazariei produkzio-kuotak ezarri eta halako neurriak hartu ziren.
New Dealak ezarritako legeriaren helburua egoerarik bidegabekoenak eza­batzea izan zen. Horrela, langabezia- eta pentsio-aseguruko lehenengo sis­tema federala sortu, gutxieneko soldata ezarri eta laneko gehieneko ordu­tegia finkatu zen. Patro­nal handia neurrion aurka egon zen.
Produkzio-jarduera hobetu egin zen, 1932koari dagokionez, . New Dealari esker, egoera ekonomikoak hobera egin zuen, eta, batez ere, neurri handian gainditu egin ziren Depresio Handiaren ondorioz sorturiko gizarte-drama itzelak. Amerikako Estatu Batuetan, krisia Bigarren Mundu Gerra hastean amaitu zen, horren eraginez eskariak gora egin baitzuen.
Historia garaikidea :Anaya editorialetik   1 Batxilergoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario