martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX. 23. TESTUA. 1978KO ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978-12-29) ,iruzkina


2 BATX. 23. TESTUA. 1978KO ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978-12-29)

Juan Carlos I.a Espainiako erregeak honako hau ikusi eta ulertzen duten guztiei honako hau jakinarazten die: Gorteek honako konstituzio hau onartu dutela eta espainiar herriak berretsi egin duela:

1. art. Espainiak zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa osatzen du eta askatasuna, justizia, berdintasuna eta politika aniztasuna aldarrikatzen ditu bere antolamendu juridikoaren goi mailako balio gisa.

2. Subiranotasun nazionala espainiar herriak du eta bertan dute jatorria estatuaren botereek.

3. Espainiar estatuaren forma politikoa parlamentuzko monarkia da.

2. art. Konstituzioa espainiar guztien aberri erkide eta zatiezina den Espainiaren batasun zatiezinean oinarritzen da eta osatzen duten nazionalitate eta eskualdeen autonomia eskubidea eta haien guztien arteko solidaritatea aitortu eta bermatzen du.

66. art. 1. Gorte Nagusiek ordezkatzen dute espainiar herria eta

Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dute.

98. art. 1. Presidenteak, presidenteordeek, baldin badira, ministroek eta Legeak xedatzen dituen gainerako kideek osatzen dute Gobernua.

117. art. 1. Justiziak herrian du jatorria eta botere judiziala osatzen duten epaile eta magistratuek administratzen dute erregearen izenean. Epaile eta magistratuak independenteak, ezin kenduzkoak eta arduratsuak dira eta Legearen mende bakarrik daude.

143. art. 1. Konstituzioaren 2. artikuluan onartutako autonomia

eskubidea erabiliz, ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko erkideak dituzten probintzia mugakideek (…) autogobernua izan dezakete eta Autonomia Erkidegotan eratu daitezke, titulu honetan eta dagozkien estatutuetan aurreikusitakoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIAK. Lehena. Konstituzioak foru lurraldeen eskubide historikoak babestu eta errespetatzen ditu. Foru erregimen horren eguneratze orokorra Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen esparruan egingo da, egitekotan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA. 2. Indarrean egon bazitekeen ere,behin betiko indargabetutzat jotzen da 1839ko urriaren 25eko legea, Araba,Gipuzkoa eta Bizkaiari eragin diezaiekeen guztiari dagokionez. Era berean,behin betiko indargabetutzat jotzen da 1876ko uztailaren 21eko legea.

Gorteek onartutakoa 1978ko urriaren 31n. Erreferenduma abenduaren 6an.

Boletín Oficial del Estado, 1978ko abenduaren 29.

TESTU IRUZKINA

 Aldez aurreko urratsak

Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.

Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.

Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.

 a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

 Historia-idazlanaren egitura

1. Kokapena

Testu mota

Jatorriaren aldetik:

— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).

— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).

Formaren aldetik:

— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).

— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).

— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).

— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).

— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).

Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…

Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.

Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.

Hartzailea. Publikoa edo pribatua.

Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
2. Azterketa

Lexikoa

Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, Juan Carlos I,parlamentuzko monarkia,konstituzioa,subiranotasun nazionala,autonomia,

atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala  antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:

3. Testuingurua
1-Nor izan zen erregea garai honetan?Eta gobernuburua? Zer gertatzen zaio?
 ZERGATIAK

2-Zein da bukatzen den garaia ?Ezaugarri nagusiak. 

TESTUAREN GARAIA
3-Zein da hasten den garai berria eta nola izan zen prozesu hori?
4-Non biltzen dira eta zein da diputatuen joera politiko nagusia?Zein da UCD  partiduaren  burua eta zein bere eginkizunik handiena?Zein da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak.

 5-Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?eta esan zein den dagokion artikulua.

Subiranotasuna

Botere legegilea eta hauteskundeak

Botere betearazlea

Epaitzeko funtzioa

Eskubideak

Askatasunak

Eliza

Exerzitoa
 Nolako izena hartzen du sistema honek?Zein da hausteskunde sistema eta nolako mugak ditu?Nolako boterea dauka erregeak?

6-Zeintzuk dira aldi berean ematen diren gertaerak?

ONDORIOAK
7-Suarez,Calvo Sotelo eta Gonzalezen gobernuaren ezaugarri nagusiak?Zeintzuk dira onartzen diren  lege nagusiak?Zein da estatu kolpearen ondorioa?

4. Ondorioa
Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

4-TESTUAREN GARRANTZI HISTORIKOA:
1-Zein garaiari ematen dio hasiera konstituzio  honek?

No hay comentarios:

Publicar un comentario