martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX. 22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA ,iruzkina

22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN
SERMOIA (1974-02-24)
Euskal Herriko biztanleen bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte  gehien egiten dien arazoetako bat euskal gatazka izenez ezaguna da. Zertan  datza arazo hori?
Oinarri-oinarrizkoa bakarrik aipatuta, honela azal daiteke: zenbait  herritarrek, bakoitzak bere ñabardurekin bada ere, euskal herria zapalduta  dagoela baieztatzen dute eta haren eskubideak aitor daitezen eskatzen dute;beste herritar batzuek, ordea, errefusatu egiten dute salaketa hori, haserre, eta  egoera aldatzeko saio guztiak gizarte-sistemaren aurkako eraso larria direla  aldarrikatzen dute. (…)
Euskal herriak berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak ditu, eta  horien artetik nabarmentzekoa da milaka urte dauzkan hizkuntza. Ezaugarri  berezi horiek berariazko nortasuna ematen diote herriari, egun Espainiako  estatua osatzen duten herrien artean.
Espainiako estatuko gainerako herriak bezalaxe, euskal herriak ere  eskubide osoa du berezko nortasuna mantentzeko, bere ondare espirituala  lantzeko eta garatzeko, inguruko herriekiko truke osasungarriari kalterik egin  gabe, bidezko askatasuna aitortuko dion antolamendu soziopolitiko baten  barruan.
Baina, egungo egoeran, euskal herriak eskubide horretaz gozatzeko  oztopo latzak ditu. Euskararen erabilera mugatua dago, nabarmen, maila  guztietako irakaskuntzan eta komunikabideetan (prentsa, irratia, telebista).
Adierazpen kulturalak ere bereizketarik gabe kontrolatzen dituzte.
Elizbarrutiaren egoera zehatz honetan, Kristoren salbamena iragartzeko  eta gogora ekartzeko, Elizak aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala  aldatzeko (…) gure herriko egoerak (…).
Antonio Añoveros, “El cristianismo, mensaje de salvación para los  pueblos”,
1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan irakurritako sermoia.
TESTU IRUZKINA


Aldez aurreko urratsak
-Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
-Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio  ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
-Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura:
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan  adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
HITZAK:Euskal Herria,euskal gatazka,espainiar estatua,euskara
Lexikoa:
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen  bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko  loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:

1-Zein estatu mota dago indarrean 1974an? Zer da eta nor da estatu diktatorialaren burua ? Nor da estatuburua?

-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein da estatu mota 1936an? Zein da agintean dagoen  gobernua gerra aurretik?Nork irabazten ditu hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du  garaipena Espainian eta euskal lurraldeetan?Zein lurraldeak  hartzen ditu Euskal herriko autonomiak?Baina nola definitu daiteke Euskal Herria nazionalismoari begira?
3-Nolako erantzuna izango da eskuineko,Falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren 17an?
Nortzuk dira estatu kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako gobernuaren alde?Nork lortzen du gerra zibilaren garaipena?
4-Zeinek hartzen du agintea Mugimendu Nazionalean?Zeintzuk dira Francoren diktaduraren ezaugarriak? Zeinek lortzen ditu garaipenak?

-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
5-II Errepublikako gobernua eta Eusko Jaurlaritza erbestera doaz.Zeintzuk  dira  Francoren  diktaduraren  lehenengo erabakiak Espainian?Errepresioa,ezabapenak….azaldu .
6-Zer gertatu zen Euskal Herrian? Zein partiduak daukate nagusitasuna?Zein da haien pentsaera nagusia?
7-Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak? Eta sindikatuak?Zein da elizaren jokaera frankismoaren aurrean?Zeintzuk dira zabaltzen diren esparru konzentrazioak?
8-Zeintzuk dira frankismoaren azken faseko  garaiaren  ezaugarriak?
9-Zein da II Errepublikako gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera erbestean?Zer gertazen da Eusko Jaurlaritzaren oposizioarekin 1945etik aurrera?Nola aldatzen da eta zergatik nazioarteko jarrera?Zein da diktadurak izango duen oposizioa  Euskal Herrian ?
Zein da nazioarteko jarrera frankismoarekiko? Zeintzuk dira antolaturiko ekintzak frankismoaren aurka?langileak,eliza,sindikatuak eta partiduak,ETA.

10-Nola erantzuten  du  frankismoak honen aurrean?-
11-Zein da euska herriko elizaren jokaera lurralde bakoitzean?
Zer adierazten du Añoverosek sermoi honetan?Nor da Añoveros?

-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
12-Zeintzuk dira  frankismoaren taldeak Franco hiltzean?
Nork hartzen du boterea?Zein prozesu irekiko da?
13-Zein da elizaren jokaera?eta oposizioarena?
4. Ondorioa

Testuaren interesa, balioa eta esanahia.  Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.
d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:
1-Zer aldarrikatzen da testu honetan?Nork bultzatzen du  sermoi hau?

No hay comentarios:

Publicar un comentario