martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX. 20. TESTUA. ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967-01-11)iruzkina




2 BATX. 20. TESTUA. ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967-01-11)


Orain arte promulgatutako legeek erakunde antolamenduek eskatzen dituzten gai gehienak hartzen dituzte.(…). Iritsi da estatu nazionala erakundetzea amaitzeko une egokia (…). Horren kariaz, (…), honako hau xedatzen dut:

1. art. I. Espainiar estatua, erresuma gisa eratutakoa, erkidego

nazionalaren erakunde gorena da.

2. art. I. Subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da eta ezin da ez ordezkatu ez laga.

II. Espainiar estatuaren erakunde sistema botere batasunaren eta funtzio koordinazioaren printzipioetan oinarritzen da.

3. art. Honako hauek dira estatuaren oinarrizko xedeak: Espainiako gizonen arteko eta lurren arteko batasunaren defentsa; nazioaren osotasuna,independentzia eta segurtasuna mantentzea (…). Hori guztia Mugimendu Nazionalaren Printzipioen inspirazioarekin eta haiekiko leialtasun zorrotzenarekin (…), bere izaeraz, iraunkorrak eta aldaezinak direnak.

6. art. Estatuburua da nazioaren ordezkari gorena; berak erabiltzen du botere politiko eta administratibo gorena; Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala du eta Mugimenduaren eta Erresumako gainerako funtsezko legeen printzipioak zehaztasunez betetzen direla zaintzen du (…); legeak promulgatu eta berresten ditu (…); lehor, itsaso eta aireko armaden gaineko aginte gorena du; (…); bere izenean administratzen da justizia; grazia eskubidea erabiltzen du; enpleguak, kargu publikoak eta ohoreak ematen ditu, legeek xedatutakoaren arabera; ordezkari diplomatikoak kreditatu eta hartzen ditu eta Erresumako Funtsezko Legeen arabera dagozkion ekintza guztiak egiten ditu (...)

14. art. I. Gobernuburuak espainiarra izan behar du eta estatuburuak izendatuko du Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukotetik hautatuta.

Boletín Oficial del Estado, 1967-01-11.

Aldez aurreko urratsak

Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.

Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.

Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.



a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):


Historia-idazlanaren egitura

1. Kokapena

Testu mota

Jatorriaren aldetik:

— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).

— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).

Formaren aldetik:

— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).

— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).

— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).

— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).

— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).

Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…

Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.

Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.

Hartzailea. Publikoa edo pribatua.

Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:

 2. Azterketa

Lexikoa

Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).

Nazioa,erresuma,estatuburua,Mugimendu Nazionala,
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak

Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko  loturak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:

3. Testuingurua
1-Zein estatu mota dago indarrean 1967ean? Zer da eta nor da Mugimendu Nazionalaren burua ? Nor da estatuburua?

-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein da estatu mota 1936an? Zein da agintean dagoen gobernua gerra aurretik?Nork irabazten ditu hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du garaipena Espainian ? 3-Nolako erantzuna izango da eskuineko,Falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren 17an?Nortzuk dira estatu kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako gobernuaren alde?
 4-Zein da gerraren bilakaera?Nork hartzen du gerraren agintea Errepublikako gobernuan?Zein da Errepublikako gobernuaren  bilakaera?

 5-Zeinek hartzen du agintea Mugimendu Nazionalean?Zeintzuk dira Francoren diktaduraren ezaugarriak?Nork lortzen du gerra zibilaren garaipena?

-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
6-Zeintzuk dira Francoren diktaduraren lehenengo erabakiak Espainian?Errepresioa,ezabapenak….azaldu.Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak? Eta sindikatuak?Zeintzuk dira zabaltzen diren esparru konzentrazioak?
 Zeintzuk dira autarkia garaiaren ezaugarriak?
 7-Zein da nazioarteko erantzuna? Zein da II Errepublikako gobernua  jokaera erbestean?Zein da diktadurak izango duen oposizioa autarkia garaian?
Zein da nazioarteko jarrera frankismoarekiko? Nola aldatzen da eta zergatik nazioarteko jarrera?
8-Noiz sinatzen du akordioa Frankok EEBBarekin?
9-Zeintzuk dira antolaturiko ekintzak frankismoaren aurka?Nola erantzuten du frankismoak honen aurrean?Zer gertatzen da Errepublikaren oposizioarekin ?
10-Zeintzuk dira 60 hamarkadaren ezaugarriak frankismoan?Zeintzuk dira antolaturiko ekintzak frankismoaren aurka?

11-Nork ematen du ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967-01-11)?Nor da Francisco  Franco .Zein da bere pentsaera?Zeintzuk dira Lege Organikoaren ezaugarriak

 -Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
12-Francoren errepresioa azken fasean eta azken fasearen ezaugarri nagusienak.
4. Ondorioa

Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:

1-Zer aldarrikatzen da testu honetan?Nork bultzatzen du hitzarmen hau?

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario