martes, 6 de marzo de 2012

2 EBALUAZIOKO GALDERA PRAKTIKOAK

3. Bakea antolatu
3.1. Versailleseko Ituna
«Amerikako Estatu Batuek, inperio britainiarrak, Frantziak, Italiak eta Japoniak (..), alde batetik, eta Alemaniak, bestetik, honako xedapen hauek onartu dituzte ( ... ).
42. Alemaniari debekatu egingo zaio gotorlekuak mantentzea edo eraikitzea, bai Rhinen ezkerraldean eta bai eskuinaldean ( ...).
45. Frantzia iparraldeko meatzeak suntsitzea konpentsatzeko (... ), Alemaniak Sarreko ikatz-meatzeen jabetza emango dio Frantziari ( .. )
51. Alemaniari 1871ko Bake Itunaren eraginez emandako lurraldeak (Alsazia eta Lorrena) Frantziaren jabetzara itzuliko dira (...)
80. Alemaniak onartu eta zorrotz errespetatuko du Austriaren independentzia (..)
87. Alemaniak onartu egingo du Poloniaren independentzia ( ... ).
119. Alemaniak uko egingo die ( ... ) itsasoz gaindiko jabetzen eskubide eta titulu guztiei (...) »>.
Versailleseko ltunaren zatiak, 1919.
1.Zer herrik sinatu zuten Versailleseko Ituna?
2.Zer konpromiso onartu behar izan zituen Alemaniak?
3.2. Wlsonen Hamalau Puntuak eta Pariseko Bakea
«1 . Bake-akordioen ostean (...) ez da nazioarteko beste ezein akordio pribaturik egongo; diplomaziaren ekintza agerikoa eta publikoa izango da.
2. Itsasoetan nabigatzeko erabateko askatasuna egongo da, eskumeneko uretatik kanpo ( ...) »>.
3. Ahal den neurrian, ezabatu egingo dira hesi ekonomiko guz­tiak, eta berdintasunezko merkataritza-baldintzak ezarriko dira nazio guztientzat ( ... ).
4. Berme nahikoa egongo da ( ... ) armamentu nazionalak aha­lik eta gehien murrizteko, eta hori bateragarria izango da herrien barruko segurtasunarekin.
5. Errebindikazio kolonial guztiak ondo (espiritu zabalean) eta modu inpartzialean konponduko dira, subiranotasun-gai guztiak arautzen dituen printzipioa zorrotz errespetatuz ( ... ).
6. Errusiako lurraldeak ebakuatu eta herri horri dagozkion arlo guztiak arautu egingo dira ( ... ), Errusiaren erabateko indepen­dentzia ( ... ) eta garapen politikoa nahiz nazionala ahalbide­tzeko, baita Nazioen Elkartean harrera zintzoa segurtatzeko ere, berak aukeratzen duen gobernuarekin ( ... )>>.
Wilson presidentearen mezuaren zatia, 191 8.
                                                                                                     
3.3. Nazioen Elkartea
«Hitzaurrea. Kontratua sinatu dutenek, aintzat hartuta, nazioen arteko lankidetza sustatzeko eta bakea nahiz segurtasuna ber­matzeko, beharrezkoa dela: gerrara ez jotzeko eta nazioarteko harremanak (justizian eta ohorean oinarrituak) agerian manten­tzeko konpromiso batzuk hartzea; nazioarteko zuzenbideko manuak zorrotz betetzea (..); justizia ezartzea, eta itunetako betebehar guztiak zorrotz errespetatzea (...).
8. art. Elkarteko kideek onartu egiten dute bakea mantentzeko ezinbestekoa dela armamentu nazionalak ahalik eta gehien murriztea, segurtasun nazionalekin eta nazioarteko betebeharre­kin modu bateragarrian ( ... ).
10. art. Elkarteko kideek konpromisoa hartzen dute Elkarteko kide guztien lurralde-osotasuna eta independentzia politikoa errespetatzeko eta mantentzeko, kanpoko eraso guztien aurka(.) .
16.1 art. Elkarteko kideren batek gerra erabiltzen badu ( ... ), gai­nerako kideek konpromisoa hartzen dute kide horrekiko merka­taritza- eta finantza-harreman guztiak apurtzeko, eta ituna urratu duen estatuarekin era guztietako harremanak eteteko ( ... ).
16.4. Elkartearen konpromisoren bat urratzen duen edozein kide ber­tatik kanpo utzi ahal izango da (... )»>.
Nazioen Elkarteko ltuna, 1920ko urtarrilaren 10a.
Laneko gidoia

1.     Konparatu Versailleseko akordioak Wilsonen bake-proposamenarekin, eta egin bi agirien balorazio kritikoa.


versaille
wilson
kolonia


ekonomia


lurraldea






2.     Zer zen Nazioen Elkartea eta zer konpromiso hartu zuten bertako kideek? Zer herri ez ziren Elkartearen barruan egon?
3.     Gerran parte hartu zuten herri guztiak Elkartearen barruan ez egotea, zure ustez, ona ala txarra izan zen bake-proposamenerako? Azaldu erantzuna.




1. Ekonomia hedatu
1 .2. Tayloren lan-antolamendu zientifikoa
«Aztertuko den lana egiten trebetasun berezia duten hamar edo hamabost langile aurkitu (ahal izanez gero, zenbait eskualdetako enpresa desberdinetan).
Langile bakoitzak azterturiko lana egiteko egiten dituen funtsezko mugimenduen seriea zehaztu, baita erabiltzen dituzten tresnak eta materialak ere.
Kronometroa erabiliz, funtsezko mugimendu harietariko bakoi­tzerako behar den denbora kalkulatu, eta mugimenduok egiteko modurik errazena aukeratu.
Alferreko mugimendu guztiak ezabatu; mugimendurik azkarrenak eta materialik nahiz tresnarik onenak erabiltzeko aukera ematen duten mugimenduak sekuentzia batean bildu».
TAYLOR, F. W.: The principies 01 scientilic management. 1 911 .
Laneko gidoia
1.       Zein da lanaren zientzia-antolamendua, Taylorren iritziz?

1 .3. Henry Forden kateko produkzioko sistema k
«Lehenengo automobila egin genuenetik, gutxi gorabehera hogei urte behar izan genituen milioi bat egiteko; milioi bateko kopurura 1915eko abenduaren 10ean heldu ginen. 1921eko maiatzaren 28an bost milioi genituen amaituta. 1924ko ekai­naren 4an 10 milioi genituen. Harrezkero, gure fabrikek urteko bi milioi automobiletik gorako produkzio-gaitasuna lortu dute.
1922an guk egindakoak baino hiru aldiz lehengai gehiago erosten genituen. Orain bi aldiz gehiago baino ez dugu erosten. Gutxieneko soldata eguneko bost dolarretik seira igo dugu. Baina gure autoak 1914an baino 100eko 40 merke­ago saltzen dira, eta urte harretan gure soldata eguneko bi dolar eta erdikoa zen. Automobilen prezioa etengabe jaitsi da, gainerako produktuen prezioak gora egin duen bitartean. Turismo batek (...) kilogramo bakoitzeko prezio merkeagoa dauka txekor-okelak baino. Lana diseinu-mahaian planeatzen da, eta bertan, eragiketak sailkatu egiten dira, gizon bakoi­tzak eta makina bakoitzak eragiketa bakarra egiteko ( ... ). Gizonek ez dute lanik uzten tresnen bila joateko; tresna ber­tara eramaten zaizkie ( ... ). Tresna edo pieza bat lurretik har­tzeko makurtzea ez da Ian emankorra; beraz, material guztiak gerriaren mailan ematen dira».
FORD, H., eta CROWTHlER, S.:
Gaur eta bihar. 1926.
Laneko gidoia

2.       Zer ondorio izan zituen Taylorren teoriak Ford automobilen produkzioan?

3.       Azaldu Fordek bere enpresan kateko lana nola apli­katu zuen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario