martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX. 19. TESTUA: EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK (IV.a)iruzkina




2 BATX. 19. TESTUA: EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK (IV.a)


Europar Mugimenduaren Kongresuak, Munichen 1962ko ekainaren 7an eta 8an bilduta, iritzi dio edozein herrialdek Europan sartu nahi badu, izan atxikita edo izan elkartze bidez, herrialde horrek erakunde demokratikoak izan beharko dituela; horrek, Espainiaren kasuan, Gizakiaren Eskubideei buruzko Europar Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, hau esan nahi du:


1. Benetan ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak diren erakundeak eratzea, eta erakunde horiek bermatzea gobernua herritarren onespenean oinarritzen dela.

2. Pertsonen eskubide guztiak egiazki bermatzea; bereziki, norberaren askatasunari eta adierazpen-askatasunari buruzkoak, gobernuaren zentsurarik gabe.

3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea.

4. Oinarri demokratikoen gainean, askatasun sindikalak baliatzea, eta langileek beren oinarrizko eskubideen defentsa egitea; besteak beste, greba-eskubidearen bidez.

5. Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren eskubideak aitortuta.

Kongresuak itxaropen sendoa du aurreko oinarri horien araberako eboluzioak aukera emango duela Espainia Europan sartzeko, haren funtsezko osagaia baita; eta adierazgarritzat dauka Kongresuan partaide izan diren espainiar ordezkari guztiek adierazi izana seguru daudela espainiar ordezkari gehienek nahi dutela eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egitea, egoerak aukera ematen duen bezainbesteko azkartasunarekin, denen zintzotasunarekin eta eboluzio-prozesuaren aurretik, prozesuan bertan nahiz prozesuaren ondoren bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko konpromisoarekin”.

Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962ko ekainaren 8a.

Aldez aurreko urratsak

Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.

Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.

Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.



a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):


Historia-idazlanaren egitura

1. Kokapena

Testu mota

Jatorriaren aldetik:

— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).

— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).

Formaren aldetik:

— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).

— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).

— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).

— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).

— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).

Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…

Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.

Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.

Hartzailea. Publikoa edo pribatua.

Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa

Lexikoa

Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).


-Hitzak:Europa,Gizakien eskubideak,Europar mugimenduaren kongresua

-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak

Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:

1-Zein estatu mota dago indarrean 1962an? Zer da eta nor da Mugimendu Nazionalaren burua ? Nor da estatuburua?

-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).

2-Zein da estatu mota 1936an? Zein da agintean dagoen gobernua gerra aurretik?  Nork irabazten ditu hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du garaipena Espainian ?
3-Nolako erantzuna izango da eskuineko,Falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren 17an?
Nortzuk dira estatu kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako gobernuaren alde?
 
4-Zein da gerraren bilakaera?Nork hartzen du gerraren agintea Errepublikako gobernuan?Zeinek hartzen du agintea Mugimendu Nazionalean?Zeintzuk dira Francoren diktaduraren ezaugarriak? Zeinek lortzen du gerra zibilaren garaipena?
5-Zeintzuk dira Francoren diktaduraren lehenengo erabakiak Espainian? Errepresioa,ezabapenak….azaldu.Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak? Eta sindikatuak?Zeintzuk dira zabaltzen diren esparru konzentrazioak?
6- Zein da nazioarteko jarrera frankismoarekiko? Nola aldatzen da eta zergatik nazioarteko jarrera?
7-Zein da II Errepublikako gobernua jokaera erbestean?Zeintzuk dira antolaturiko ekintzak frankismoaren aurka?
8-Noiz sinatzen du akordioa Frankok EEBBarekin?
9-Zer gertatzen da Errepublikako gobernuarekin ?


-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
10-Zein da diktadurak izango duen oposizioa?Nortzuk biltzen dira Munichen(RFA) eta noren gidaritzapean?Nor da        bultzatzailea?.Zein partidukoa da?Zer aldarrikatzen  dute? 11-Nola erantzuten du frankismoak honen aurrean?

 -Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
12-Zeintzuk dira frankismoaren ezaugarriak azken fasean?
13-Zeintzuk dira  oposizioaren ezaugarriak azken fasean ?langileak,partidu politikoak,sindikatuak,ikasleak
4. Ondorioa

Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.
d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:

1-Zer aldarrikatzen da testu honetan?Nork bultzatzen du hitzarmen hau?
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario