martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX. 18. TESTUA: NAZIO-INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA iruzkina

2 BATX. 18. TESTUA: NAZIO-INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA
Espainiak bere historiako krisirik larriena gainditu behar izan zueneko Gurutzada loriatsuan, agerian gelditu zen nazioaren bizitzarako zeinen garrantzi handikoa den gerrarako behar dituen industriak eta ezinbesteko lehengaiak bere lurraldean izatea.
Gure ekonomia dagoen egoeran egonik, bestalde, beharrezko da ahaleginak egitea Espainia produktu arrotzen inportaziotik askatzeko, halakoak gure nazioaren lurraldean ekoitzi edo fabrikatu daitezkeenean.
Gaur arte ez denez lortu, barne merkatuak aukera emanik ere, ekimen partikularraren bidez premia horiek asetzea, beharrezko ikusten da nazioaren interes bereziko diren halako industriak ezartzeko laguntza ematea,funtzionamendu normala ziurtatuko dieten bermeak eta onurak eskainiz.
Hori dela eta, XEDATZEN DUT:
1. art. Defentsaren edo nazio-ekonomiaren premien ondorioz beharrezko ikusten bada Espainian industria bat ezartzea, eta hartarako ekimen partikularra sustatu beharra baldin badago, “nazio-intereseko” deklaratu ahal izango da industria hori, dagozkion txosten tekniko eta ekonomikoak egin ondoren.
2. art. “Nazio-intereseko” deklaratutakoan, industria batek honako onura hauetaz gozatu ahal izango du, hamabost urterainoko epean:
a) Industria hori jartzeko behar diren lurrak nahitaez desjabetzeko ahalmena.
b) Zergak murriztea, % 50eraino.
c) Estatuak urteko gutxieneko etekin bat bermatzea, % 4rainokoa, haren kapitalari. Atal honen arabera bermatutako kapitala ezin izango da, guztira, sei milioi pezeta baino gehiago.
d) Aduana-eskubideetan beherapena egitea instalazioetarako makineria eta lanabesak inportatzean, Espainian fabrikatzen ez direnean.
3. art. Onura horien trukean, estatuak esku hartuko du industria ezartzean eta haren martxan, kontu-hartzaile bat eta kontseilari-ordezkari bat izendatuta, etete-ahalmendunak; aukera izango du, orobat, instalazioak bere teknikariekin balioesteko.
6. art. Enpresa emakidadunak, sozietatearen egonkortasuna eta martxa ekonomikoa ziurtatutakoan, etekinei uko egin ahal izango die, eta hirugarren artikuluan adierazitako esku-hartzetik libre geldituko da.
Boletín Oficial del Estado, 1939ko urriaren 25a.
TESTU IRUZKINA
Aldez aurreko urratsak:
-Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
-Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
-Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.
a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):
Historia-idazlanaren egitura:

-Testu mota:
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:

Lexikoa:
HITZAK:Gurutzada loriatsua,Inportaziotik askatzea,Industria,Estatuak esku hartu,gerra.

-Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen
bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak .
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:

1-Zein estatu mota dago indarrean 1939an? Zer da eta nor da Mugimendu Nazionalaren burua ? Nor da estatuburua?
-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein da estatu mota 1936-39an alderdi batean eta bestean? Zein da agintean dagoen gobernua gerra garaian?errepublikanoak eta nazionalak.
3-Nork irabazten ditu hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du garaipena Espainian eta euskal lurraldeetan?
4-Nolako erantzuna izango da eskuineko,Falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren 17an?
Nortzuk dira estatu kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako gobernuaren alde?Noren laguntza jaso zuten gerran talde bakoitzak?
-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.

5-Zein da gerraren bilakaera?Nork hartzen du gerraren agintea Errepublikako gobernuan?Quiroga-Mtnz Barrios eta Largo Caballero.Zein da gobernuko politikaren bilakaera?
6-Nork lortzen du gerra zibilaren garaipena?
7-Zeinek hartzen du agintea Mugimendu Nazionalean?Zeintzuk dira Francoren diktaduraren ezaugarriak? Zeinek lortzen ditu garaipenak?Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak? Eta sindikatuak?
8-II Errepublikako gobernua erbestera doa.Zeintzuk dira Francoren diktaduraren lehenengo erabakiak Espainian?Errepresioa,ezabapenak….
  
-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
9-Zeintzuk dira autarkia garaiaren ezaugarriak?
Zein da ekonomiaren helburua?Zein da estatuaren eginbeharra?.Zer egiten du helburu hoiek lortzeko?Zer da INI?Zeintzuk dira sortutako enpresak eta monopolioak?Zeintzuk izan ziren arazoak?
 Zein da nazioarteko erantzuna?Noren alde jarriko da Franco II Mundu Gudan?eta izango duen bilakaera?
Zein da diktadurak izango duen oposizioa autarkia garaian?
Noiz bukatzen da autarkia garaia?eta nolako itunarekin?Ekonomiaren helburuak aldatzen dira?
10-Zein da II Errepublikako gobernua jokaera erbestean?
d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:
Zeintzuk dira Francoren helburuak ekonomiari begira?

Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario