martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX. 17. TESTUA: ERANTZUKIZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-09-02)iruzkina

17. TESTUA: ERANTZUKIZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-02-09)
(…) Gobernuak (…) uste du unea iritsi dela Erantzukizun Politikoen  Lege bat emateko,balioko duena  beren egite edo ez-egite larriekin matxinada gorria  gorpuzten lagundu zutenek alde horretatik dituzten garbitzeko (…)
Zigorrak ezartzeaz arduratuko diren auzitegietako kideak Armadako, Magistraturako eta Falange Española Tradicionalista y de las  J.O.N.S.-eko ordezkariak izango dira (…)
1. art. Erantzule politiko deklaratzen dira 1934ko urriaren 1etik 1936ko  uztailaren 18ra bitarte Espainiari jasanarazi zitzaion era guztietako subertsioa   eragiten edo areagotzen lagundu zuten pertsona fisikoak nahiz persona  juridikoak, eta orobat bigarren data horretatik aurrera, beren egintza batzuekin  edo gelditasun larriarekin, Mugimendu Nazionalaren kontra aritu direnak edo daudenak.
2. art. Aurreko deklarazioaren ondorioz (…) legez kanpo gelditzen dira  1936ko otsailaren 16an hauteskunde-deia egin zenez geroztik Fronte Popularra  osatu duten alderdi edo talde politiko eta sozial guztiak, eta orobat harekin bat egin duten   edo atxiki zaizkion alderdi eta taldeak hori egin izan hutsagatik ,erakunde separatistak eta Mugimendu Nazionalaren  Garaipenari kontra egin dioten guztiak.
3. art. Legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeek osotara  galduko dituzte era guztietako eskubideak eta ondasun guztiak
Boletín Oficial del Estado, 1939ko otsailaren 13a.
TESTU IRUZKINA



Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio  ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan  adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko  ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.  BURGOSEN
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
-Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).HITZAK: Fronte Popularra  , Mugimendu Nazionala, Falange Española Tradicionalista y de las  J.O.N.S.-eko, Erantzukizun Politikoen  Legea, matxinada gorria .
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  .
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala  antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea edo testuingurua
1-Zein estatu mota dago indarrean 1937an? Zer da eta nor da Mugimendu Nazionalaren burua ? Nor da estatuburua?

-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).

2-Zein da estatu mota 1936an? Zein da agintean dagoen  gobernua gerra aurretik?
Nork irabazten ditu hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du  garaipena Espainian eta euskal lurraldeetan?

3-Nolako erantzuna izango da eskuineko,Falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren 17an?
Nortzuk dira estatu kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako gobernuaren alde?

4-Nola banatzen dira euskal lurraldeak eta bakoitzean nagusitasuna duten partiduek?
Noren laguntza jaso zuten gerran talde bakoitzak?

-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.

5-Zein da gerraren bilakaera?Nork hartzen du gerraren agintea  Errepublikako gobernuan?Quiroga-Mtnz Barrios eta Largo Caballero.Zein da gobernuko politikaren bilakaera?

6-Nork lortzen du gerra zibilaren garaipena?

7-Zeinek hartzen du agintea Mugimendu Nazionalean?Zeintzuk dira Francoren diktaduraren ezaugarriak? Zeinek lortzen ditu garaipenak?

8-II Errepublikako gobernua eta Eusko Jaurlaritza erbestera doaz.Zeintzuk  dira  Francoren  diktaduraren  lehenengo erabakiak Espainian?Errepresioa,ezabapenak….

9-Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak? Eta sindikatuak?Zeintzuk dira zabaltzen diren esparru konzentrazioak?

-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
10-Zeintzuk dira autarkia garaiaren  ezaugarriak?

11-Zein da nazioarteko erantzuna?Noren alde jarriko da Franco II Mundu Gudan?eta izango duen bilakaera?
Zein da II Errepublikako gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera erbestean?

12-Zein da diktadurak izango duen oposizioa autarkia garaian?

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:

Zeintzuk dira  errepresioa jasango duten lurraldeak ,partiduak ,sindikatuak eta gizarte taldeek ?Zein errepresio mota agertzen zaigu testuan?



Testuaren interesa, balioa eta esanahia.  Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario