martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX.16. TESTUA. BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEKO LEGE-DEKRETUA(1937-06-23)IRUZKINA



16. TESTUA. BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN KONTZERTU
EKONOMIKOAK EZEZTATZEKO LEGE-DEKRETUA (1937-06-23)
Euskal herriko probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema  itunduak pribilegio nabarmena du erregimen arruntari lotutako gainerako  lurralde nazionalarekiko, baina ez probintzia horietako Aldundiek arlo  horretan duten autonomia zabalagatik bakarrik, probintzia horietako  zergapekoak karga publikoak altxatzeko egin behar duten ahalegin  txikiagoagatik baizik (...).
Kontzertua mesedegarri izan zuten askok ahaztu egin zuten botere  publikoak eman zien zarrastelkeria eta, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu  zituzten uztailaren 17an abiarazitako Mugimendu Nazionalaren aurka eta  traizioz erantzun zioten salbuespenezko eskuzabaltasunari (...).
Zerga eta administrazio erregimenaren berezitasunak bere izaera  nazionala eta Aberriaren patu komunarekiko atxikipenaren suhartasuna gero  eta gehiago goraipatzeko balio izan du hainbat probintziatan, esaterako,Nafarroa txit leialean. Beste batzuetan, aldiz, Espainiaren aurkako politika  baldarra egiteko balio izan du eta zirkunstantzia horrek (…), kalte larriak
eragiteko tresna gisa erabili zuten sistemari amaiera jartzera behartzen du.
Gogoeta beraien arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean  dagoen sistemak jarraitu egin behar du (…)
(..) Horren kariaz, honako hau XEDATZEN DUT:
Lehen artikulua. Datorren uztailaren batetik aurrera, estatuko
kontribuzio, errenta eta zerga arrunt eta berezi guztien kudeaketa eta bilketa  Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan egingo da, indarrean dagoen erregimen  erkidearen arabera (…). Beraz, indargabetuta geratuko da lehen adierazitako  datatik aurrera ekonomia arloan Aldundiekin itundutako eta gaur egun  indarrean zegoen erregimena.
Burgosen, mila bederatziehun eta hogeita hamazazpiko ekainaren  hogeita hiruan.
Francisco Franco
Boletín Oficial del Estado, 1937koekainaren 24koa.


TESTU IRUZKINA


HITZAK:Kontzertua, Mugimendu Nazionala,pribilegioa,


Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio  ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan  adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko  ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen
bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  .
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala  antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
1-Zein estatu mota dago indarrean 1937an? Zer da eta nor da Mugimendu Nazionalaren burua ? Nor da estatuburua?


-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
 
2-Zein da estatu mota 1936an? Zein da agintean dagoen  gobernua gerra aurretik?
Nork irabazten ditu hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du  garaipena euskal lurraldeetan?
3-Nolako erantzuna izango da eskuineko,falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren 17?
Nortzuk dira estatu kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako gobernuaren alde?nola banatzen dira euskal lurraldeak eta bakoitzean nagusitasuna duten partiduek?
Noren laguntza jaso zuten talde bakoitzak?

4-Zer negoziatzen du Errepublikako gobernuak EAJrekin?Nor da gobernuburua Madrilen?Zer onartzen dute urriaren 1 ean?Azaldu pixkat.

5-Zein da indarrean dagoen akordio ekonomikoa euskal lurraldeetan?
Zer dira  kontzertu ekonomikoak?Noiz sortu ziren?Nongo burgesiak bultzatzen ditu eta zertarako izan ziren baliogarriak?

-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
 
6-Zein da gerraren bilakaera euskal lurraldeetan?nork hartzen du gerraren agintea  hasieran?
Eta Estatutua onartu ondoren?
Zeinek lortzen ditu garaipenak Bizkaian?Eusko Jaurlaritza Kataluinara eta erbestera doa.Zeintzuk  dira  Francoren  diktaduraren  lehenengo erabakiak euskal lurraldeetan?Errepresioa,ezabapenak….

Testuaiaren garaia:
7-Zein urtetan ezabatu ziren kontzertu ekonomikoak?eta zein lurraldeetan?Zeintzuk jarraitzen dute indarrean?Zer argudiatzen du Franko eta diktadurak?
Zeintzuk dira ezartzen diren legedi berriak?
8-Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak?

-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
 
9-Zein da nazioarteko erantzuna?Noren alde jarriko da Franco II Mundu Gudan?eta izango duen bilakaera?
10-Zein da Eusko Jaurlaritzaren jokaera erbestean?

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:

Zeintzuk dira  errepresioa jasango duten lurraldeak?Zein errepresio mota agertzen zaigu testuan?

No hay comentarios:

Publicar un comentario