lunes, 23 de enero de 2012
domingo, 22 de enero de 2012
2 BATX. 14. TESTUA. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)iruzkintzeko galderak
14. TESTUA. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)
Alderdiak (…) berehala izango den hauteskunde lehian euren indarren koalizioari oinarri eta kartel gisa balioko dien plan politiko komuna adostera iritsi dira. (…) Koalizioan elkartutako alderdiek honako konpromiso hauek hartu dituzte:
Lege baten bitartez, 1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala ematera, auzitegiek halakotzat jo ez bazituzten ere (…)
Askatasunaren eta justiziaren defentsan, estatu errepublikanoaren eta bere erregimen konstituziogilearen funtsezko misio gisa, koalizioan elkartutako alderdiek Konstituzioaren agintea berrezarriko dute. (…)
Errepublikanoek ez dute onartzen lurra nazionalizatu eta nekazariei emateko printzipioa, alderdi sozialistako ordezkariek eskatutakoa. Baina komenigarritzat jotzen dituzte proposatzen diren hainbat neurri, esaterako,nekazarien berrerospena (…)
Alderdi errepublikanoek ez dituzte onartzen alderdi langileek proposatutako banka nazionalizatzeko neurriak; baina, bestalde, onartzen dute gure banka sistemak hainbat hobekuntza behar dituela (…).
Alderdi errepublikanoek ulertzen duten Errepublika ez da klaseen arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika, interes publiko eta aurrerapen sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko erregimena baizik. Baina arrazoi horrexegatik, politika errepublikanoak produkzioaren interes orokorrak uzten duen muga goreneraino igo behar lituzke langileen baldintza moralak eta materialak, muga horretatik kanpo pribilegio sozial eta ekonomiko guztien gainetik egon behar duten sakrifizioei begiratu gabe. Alderdi errepublikanoek ez dute onartzen alderdi sozialistaren ordezkaritzak eskatutako langileen kontrola.
El Socialista (Madril), 1936ko urtarrilak 16.
HITZAK:langileak,askatasun demokratikoa,Errepublika,konstituzioa,
amnistia,fronte popularra.
TESTU IRUZKINA
· Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.
a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):
Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinakbiografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko
loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
1-Zein estatu mota dago indarrean 1936an? Nor da errepublikako presidentea? Nor da gobernuburua eta zeintzuk dira agintea daukaten partiduek ?
· Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zeintzuk izan ziren bi urteko beltzeko gobernuak hartutako erabakiak?
Zein izan zen ezkerreko partiduen erantzuna 1934an?Zein izan gobernuaren erantzuna eta zein izan zen errepresioa aurrera eraman zuen jenerala?
3-Nork dimititu zuen 1936an eta zergatik?
· Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
4-Zergatik antolatu ziren hauteskundeak?
5-Zein zen Europako joera politiko nagusia?Zein izan Sobietar Batasunak proposaturiko estrategia?
Ondoren,Zer egin zuten ezkerreko partidu batzuk Espainian?
6-Zein izan zen fronte popularreko programa?
7-Noiz egin ziren hauteskundeak eta nor atera zen garaile?
8-Zein izan zen eskuindarren jokaera hauteskunde-aurreko hilabeteetan?Zein izan gobernuaren erabakia hauteskunde ondoren?Zeintzuk izan ziren gobernuaren neurriak?
· Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
9-Nork eta noiz eman zuen estatu kolpea? Zein da kolpisten helburua?
10-Zein izango zen estatu kolpearen bilakaera gobernuaren ikuspegitik eta zein kolpisten ikuspegitik?
Zein izan zen gerra zibilaren bilakaera? Nola jokatu zuen fronte popularreko gobernuak eta nazionalen gobernuak?
11-Nor atera zen garaile? Zeintzuk izan ziren gobernu garaileen neurriak?Nork hartu zuen agintea?
d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:
Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.
jueves, 19 de enero de 2012
2 BATX. 8. TESTUA. JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901) iruzkintzeko galderak
8. TESTUA. JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)
Honen bitartez, gobernu mota hau osatzen duten faktoreak eta bakoitzak gainerakoekiko okupatzen duen posizioa erabakitzen ditugu.
Hiru dira kanpoko osagai horiek:
1. Talde bakoitzeko oligarkak (primate deiturikoak), gizon itzaltsuak edo gailenak, euren "buruzagitza" osatzen dutenak eta, oro har, erdialdean bizi direnak;2. Lehen, bigarren edo goragoko mailako jauntxoak, lurraldean sakabanatutakoak;3. Komunikazio organo eta tresna lana egiten dien gobernadore zibila. Funtsean horixe da bere atsekabearen azpian amore emandako eta ahuldutako nazio osoari intziri eginarazten dion trikimailu guztia.
Oligarka eta jauntxoek osatzen dute klase gidari edo gobernatzaile deitzen dioguna eta 'alderditan' banatuta eta sailkatuta dagoena. Baina deitzen badiogu ere, ez da horrela; horrela balitz, nazioaren zati eta bere ordezkari organiko izango litzateke. Baina gorputz arrotza baino ez da, zergak ezarri eta kobratzeko, ministerioak, kapitaintzak, telegrafoak, trenbideak, bateriak eta gotorlekuak indarrean hartutako atzerritar talde bat izango litzatekeen bezala.
Hauteskundeetan (…), ez da herria bozkatzea faltsifikatu eta sistema galbidera eramaten duena, klase kontserbadoreak eta gobernatzaileak baizik.
Horretarako, euren posizioaz, aberastasunaz eta masak zuzentzeko eman zitzaien aginteaz eta botereaz baliatzen dira.
Joaquin Costa, Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España, Madril, 1901.
Hitzak:jauntxoak,gobernadore zibila,alderdiak,
oligarkak,hauteskundeak,
TESTU IRUZKINA
Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.
a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):
Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan
adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
—Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,
biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak:oligarkak,jauntxoak,gobernadore zibila,bozkatzea faltsifikatu.
datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan
datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan
dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak idatzi.
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko
loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
1-Nor da garai honetako erregea/erreginaordea eta zein da burgesiaren helburu politiko nagusia? Horregatik garai honi berre…….. deritzo.
2-Zein da gobernuburua eta zein da 1901ean agintean dagoen partiduaren izena?
ZERGATIAK
· Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
3-Nola eskuratu zuten boterea Borboiak?Noiz?
Nor izan zen prozesu horren burua eta zein partiduarekin?
4-Zein izan zen helbururik handienak estatu kolpeak ekiditeko?Nongo eredua hartu zuen?
5-Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak ?
6-Nola hautatzen dira diputatuak?
· Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
7-Nola zen benetako hauteskunde prozesua?
8-Nork erabakitzen zuen nor zen partidu garailea?
Nori bidaltzen zion gobernuak agintea?Eta gobernadore zibilak nori?
9-Zein zen jauntxoen eginkizuna?
Nola txandakatu ziren partiduak gobernuan 1874tik aurrera?
10-Nola deitzen zioten hauteskunde sistema horri?
11-Zeintzuk ziren oposizioko partiduak?Zein da egoera horri ematen dioten erantzuna?
12-Zergatik eman zen 1898ko krisia?Azaldu.
13-Zer kritikatzen dute ?
14-Nola deitzen da mugimendu hori?
15-Joaquin Costaren biografia laburra eta bere liburua.
· Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
16-Zein zen 1898ko krisiaren irtenbide bezala proposatzen zutena?
17-Zer neurri hartu zuten gobernu liberalak eta kontserbadoreak?
18-Benetako erabakiak hartu zituzten?
19-Noiz arte iraun zuen hauteskunde iruzurrak?
d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:
1-Zein da Joaquin Costak kritikatzen duen sistema?Noren kontrolpean zegoen?Zein garaian?
domingo, 15 de enero de 2012
lunes, 9 de enero de 2012
2 BATX. 13.TESTUA CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUA,iruzkina
13. TESTUA: CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE
KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01)
Utzi iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, hura ezagutu eta epaitzeko; errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (…) eta eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago askatasunaren kontzeptutik, ez ezaguzue arrazoitzat aipatu izaki desberdinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua (…). Utzi iezaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta zalantzak izanda ere, horrela bakarrik heziko baita hartan.(…) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu nau mundu zibilizatuan orain arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela pentsatzeak. Gainera, nire ustez, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunean. Uste dut hau izango dela emakumearen [sufragio] eskubidea onartuko duen lehen latindar herrialdea; lehen aldiz entzungo da latindar ganbera batean emakumearen ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina egiaren aurak ekarri nahi dizkiguna; eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (…). Eta honela diotsuet, legegizonak: (…) ez ezazue onartu beste latindar nazio batek, datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna.
Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkaria; 1931ko irailaren 1eko saioa.
Hitzak:askatasuna,errepublika, behin behineko gobernua,konstituzioa,
emakumearen sufragio eskubidea.
TESTU IRUZKINA
· a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea,
j asotzaileak, garaia):
· Historia-idazlanaren egitura
· 1. Kokapena
· Testu mota
· Jatorriaren aldetik:
· - Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
· - Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo· dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
· Formaren aldetik:
· - Zirkunstantziala(adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak ... ).
· - Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak .. ).
· - Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak ... ).
· - Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak,· ipuinak,biografiak, Íritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak ... ).
· - Dokumentala( erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak ... ).
·Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa ...
·Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
·Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
·Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
·Hartzailea. Publikoa edo pribatua. Asmoa.ldazlanaren helburua.
b.Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
·2. Azterketa
·Lexikoa edo hiztegia
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako,arkaismoak ... (azterketa literala).
·Testuaren 2 lerroko laburpena.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia -edo nagusiak- . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat -testuaren gakoa dena-eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.
C. Testuinguruanjartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
·3. Testuingurua
1·Testuaren garaia,gobernu mota ,kronologia,gobernuburua eta taldea.
· Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
· Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein da Behin-behineko gobernuan konstituzioari buruz hartzen den erabakia?
3-Zeintzuk dira hauteskunde garaileak?Nor izango da Errepublikako presidentea?eta gobernuburua?
4-Nor da Clara Campoamor eta zein partidukoa da?
4-Nor da Clara Campoamor eta zein partidukoa da?
·Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
5-Nongo bileran hitz egiten du Clarak? Zein da defendatzen duen askatasuna? Zeintzuk dira bere argudioak?
6-Zeintzuk dira Konstituzioan legeztatzen direnak?Eta beste eskubide -askatasun batzuk?
·Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
7- Noiz eman zuten emakumeak botoa lehen aldiz?Eta bigarrenez?
·d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)